Nefrologia
Nefrologia giltzurruneko gaixotasunetaz arduratzen den espezialitate medikoa da.
Elkarlanean aritzen da Urologiarekin, bereziki giltzurruneko transplantearen arloan.
Lotutako gaixotasunak
- Giltzurrun-gutxiegitasun akutu eta kronikoa.
- Glomerulonefritisak.
- Hipertentsioa.
- Litiasia: Harriak.
- Pielonefritisa.
- Giltzurrun-infartua.
- Giltzurruneko tumoreak.
Diagnostikoa
Historia klinikoaz gain, Nefrologian garrantzi handia dute odola eta gernuaren proba analitikoek, giltzurruneko funtzioa eta oreka metabolikoa aztertzeko.
Proba erradiologikoei dagokienez, hauexek dira espezialitate honetan erabilienak:
Gaixotasun batzuk topatzeko, askotan ezinbestekoa da giltzurruneko biopsia egitea.
Tratamendua
Farmakoak
- Antihipertentsiboak.
- Bikarbonatoaren konposatuak.
- Diuretikoak.
- Kaltzioaren konposatuak.
- D bitamina.
- Eritropoietina.
- Esteroideak.
- Zitostatikoak.
Beste batzuk
- Hemodialisia.
- Dialisi peritoneala.
- Giltzurruneko transplantea.
- Plasmaferesia.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Sociedad Española de Nefrología
- (Frantsesez) Société de Néphrologie
- (Ingelesez) American Society of Nephrology
- (Ingelesez) International Society of Nephrology
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.