Neferkasokar

Neferkasokar, Egiptoko II. dinastiako zazpigarren faraoia izan zen, eta, Jürgen von Beckerathen arabea, K.a. 2719tik K.a. 2711 arte gobernatu zuen.

Neferkasokar

Faraoi


Q110644534 Itzuli


Q110644602 Itzuli


Neferkara
Bizitza
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. XXVIII. mendea
LeinuaEgiptoko II. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Bere izena, Neferkara eta Hudyefaren artean agertzen da Saqqarako Errege Zerrendan eta Turineko Errege Kanonean, non 8 urteko erregealdia ematen dioten, baina ez da Abidoseko Errege Zerrendan agertzen.

Manetonek, Sexto Julio Afrikano eta Eusebio Zesareakoaren arabera, aipatzen duen Sesokris izan daiteke.

Beharbada, soilik Niloren deltan gobernatzen zuen agintari bat izango zen.

Von Beckerathek, Neferkasokarren oinordeko bezala, Hudyefa aipatzen du.

Bere garaiko testigutza arkeologikoak

  • Papiro txatal bat (K.a. II. mendekoa), dirudienez, bere izena adierazten duena, eta El Fayum inguruko tenplu baten eraikina deskribatzen du.
  • Zawyet el-Aryaneko amaigabeko piramidean, Neferkasokar izena duen idazkun bat.
  • Erregearen izena duen zigilu zilindriko bat, beharbada, haren garaikoa ez dena.


Aurrekoa
Neferkara
Egiptoko faraoia
Egiptoko II. dinastia
Ondorengoa
Hudyefa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.