Neferkara

Neferkara edo Seneferka, Egiptoko II. dinastiako seigarren faraoia izan zen, eta Jürgen von Beckerathen arabera, K.a. 2724tik K.a. 2719 arte gobernatu zuen.

Neferkara
Faraoi

K.a. 2750 - K.a. 2748
Faraoi

K.a. 2724 - K.a. 2719
Senedi, Neferkasokar
Q110644602 Itzuli


Q110644534 Itzuli

Bizitza
HerrialdeaAntzinako Egipto
LeinuaEgiptoko II. dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Bere Horusen izena, Seneferka izan liteke, Egiptoko Errege Zerrendetako eta Saqqarako 3505 hilobiko ontzi batzuetan aurkitutako idazkunetako erreferentziengatik soilik ezagutzen da, Seneferka izenarekin, hilobi hori, Merka izeneko ofizial altuarena delarik, Egiptoko I. dinastiaren amaiera aldera gobernatu zuen Qaaren garaikoa (Emery).

Saqqarako Errege Zerrendan, Neferkara zortzigarren izena da, eta Senedi eta Neferkasokarren artean dago, bigarren dinastian. Turineko Errege Kanonak, Neferkara edo Aaka bezala aipatzen du eta 2.25 erregistroan dago, Sened eta Neferkasokarren artean.

Egiptoko aro berantiarra deritzon garaian, faraoi hau oso ospetsu bihurtu zen.

Bere garaiko testigutzak

  • Seneferkaren idazkunak Saqqarako 3505 hilobiko ontzietan (Emery)
  • Bere izena daraman zigilu zilindriko bat aurkitu zen, baina, ziuraski, ez da bere garaikoa izango.

Beste hipotesi batzuk

Egiptologoren batzuk, Turingo Errege Kanoneko 2.25 erregistroa, Aaka bezala ikus litekeela uste dute, bere irakurketa nahiko zaila delarik.

Egiptologoek, ohi, Sekhemib, Seneden oinordeko bezala jarri dute, baina, Jurgi Sintzeloren zerrendan, Manetonengandik hartua, bien artean bi errege daude, Kaires eta Neferjeres, eta, Saqqarako Errege Zerrendan, berriz, hiru agertzen dira, Neferkara, Neferkasokar eta Hudyefa.


Aurrekoa
Senedi
Egiptoko faraoia
Egiptoko II. dinastia
Ondorengoa
Neferkasokar
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.