Neema Namadamu
Neema Namadamu kongoar politikari eta ekintzailea da, emakumeen eta pertsona desgaituen eskubideak defendatzen dituena[1].
Neema Namadamu | |||
---|---|---|---|
Barrutia: Hego Kivu | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Itombwe Mountains (en) , | ||
Herrialdea | Kongoko Errepublika Demokratikoa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aktibista eta politikaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Bizitza
Hego Kivu probintzian jaio zen[2]. Bi urte zituela, poliomielitisa hartu zuen eta harrezkero desgaitasun fisikoa du[3]. Hori dela eta, haren aitak bigarren aldiz ezkontzea erabaki zuen, Kongoko Errepublika Demokratikoan haur desgaituak askotan madarikaziotzat hartzen direlako[2]. Txikitan ez zuen makulurik izan, beraz, amak eskolara bizkarrean eramaten zuen errepidea kaskarra zenean[2]. Batxilergoan zegoela, irratsaio bat antolatu zuen desgaitasuna duten pertsonei buruzko kontzientzia pizteko. Geroago, unibertsitatean graduatu zen bere tribuko lehen emakume desgaitua izan zen[4].
Graduatu ondoren, Asanblea Nazionalean Hego Kivu probintziako diputatu hautatu zuten[4]. Han aritu ondoren, Genero eta Familia ministroaren aholkulari teknikoa izan zen[4].
Namadamuren alabak hogeita bost urte zituela, Kongoko Armada Nazionaleko kideek jipoitu egin zuten[5]. Namadamuren esanetan, mendekatzeko gogoa sentitu zuen, baina azkenean sistemaren aurka borrokatzea erabaki zuen[6]. Maman Shujaa komunikazio-zentroa sortu zuen, World Pulse emakumeen ahalduntzeko sare globalarekin lankidetzan aritzen dena[7]. Erakundea Bukavun dago eta emakumeei informatikako alfabetatze ikastaroak ematen die[5]. Hala ere, ez da hezkuntza-proiektu bat soilik, emakumeen istorioak partekatzeko plataforma bat ere bada[6].
2023an, BBCk Neema Namadamu 100 Emakumeen zerrendan sartu zuen[8].
Erreferentziak
- (Ingelesez) Cunningham, Erin. «Making a Difference in Hell» Daily Beast 2014-04-04 (Noiz kontsultatua: 2015-09-19).
- (Ingelesez) Namadamu, Neema. «Congo's Hero Women: Creating a Different Future» Huffpost 2014-04-18 (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
- (Ingelesez) «Activist Spotlight: Neema Namadamu» Nobel Women's Initiative 2014-02-13 (Noiz kontsultatua: 2015-09-18).
- (Ingelesez) «Neema Namadamu: When Women Roar!» Channel Initiative (Noiz kontsultatua: 2015-09-19).
- (Ingelesez) «Neema Namadamu» Beauty in the Middle (Noiz kontsultatua: 2015-09-15).
- (Ingelesez) Dear, John. «Neema Namadamu, Congo's Visionary Peacemaker» National Catholic Reporter 2013-10-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
- (Ingelesez) Afzal, Sara. «Digital Connections Empower Women to Change Their Futures» Mashable 2013-09-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
- (Ingelesez) «BBC 100 Women 2023: Who is on the list this year?» BBC 2023-11-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).