Nedelia Petkova
Nedelia Petkova[1] (bulgarieraz: Неделя Петкова; Sopot, 1826ko abuztuaren 13a - 1894ko urtarrilaren 1a)[2] bulgariar emakume hezitzailea izan zen. Emakumeentzako hezkuntzan aitzindaria izan zen Bulgarian.[3] 1859an neskak hezitzen hasi zen eta neskentzako eskola-sistema garatu zuen Otomandar Inperioaren bulgariar zatian.
Nedelia Petkova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Неделя Петкова Караиванова |
Jaiotza | Sopot (en) , 1826ko abuztuaren 13a |
Herrialdea | Otomandar Inperioa Bulgaria |
Lehen hizkuntza | bulgariera |
Heriotza | Sofia, 1894ko urtarrilaren 1a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Sofiako Hilerri Zentrala |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | bulgariera |
Jarduerak | |
Jarduerak | maisu/maistra |
Bizitza
Nedelia Petkova, Baba Petkova izenez ere ezaguna, Sopoten jaio zen 1826ko abuztuaren 13an.[3] Sopoteko Ama Birjinaren Aurkezpen komentuko eskola monasterioan ikasi zuen. Eskola amaitu eta gero, hura bakarrik hezi zuen bere burua.
Sofian hasi zen irakasle eta han egon zen 1858 eta 1861 bitartean. Gero Samokov (1862 - 1864), Kiustendil (1864 - 1865), Prilep (1865 - 1866), Ohrid (1868 - 1869) eta Veles (1870 - 1871) hirietan egin zuen lan. Ondoren Bulgariako neskentzako lehen eskolak sortu zituen Prilep, Bitola, Veles eta Tesalonikan.
Bulgariaren askapenaren ondoren, Kiustendil (1878) eta Sofian (1879) bizi izan zen. 1883an Rakitovora joan zen bizitzera. Gobernuko ofizialak Petkova geldiarazten saiatu ziren, hura atxilotuz eta bere etxea arakatuz liburu sediziogileen bila. Auzitara eraman bazuten ere, aske utzi zuten froga ezagatik. Orduan, Petkovak emakumeak hezitzeko kanpainarekin jarraitu zuen 1894ko urtarrilaren 1ean hil zenera arte.[2]
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
- Zilboorg, Caroline. (1997). Women's firsts. Detroit: Gale, 145 or. ISBN 0787601519..
- Neuburger, Mary C.. (2013). Balkan smoke : tobacco and the making of modern Bulgaria. Ithaca, N.Y., 24 or. ISBN 9780801450846..