Ned Kelly (2003ko filma)
Ned Kelly 2003ko Gregor Jordan australiar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Robert Drewe idazlearen Our Sunshine ("Geure Eguzki Izpia") eleberrian oinarritua dago, hura aldi berean asutraliar historia eta kultura herrikoian aski errotua dagoen Ned Kelly australiar bidelapurraren bizitzan oinarritua dagoelarik. Bertan, Heath Ledger, Orlando Bloom, Naomi Watts eta Geoffrey Rush aktoreek antzeztu zuten.
Ned Kelly (2003ko filma) | |
---|---|
Klaus Badelten filma | |
Egilea(k) | Klaus Badelt |
Argitaratze-data | 2003 |
Izenburua | Ned Kelly |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Australia eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | Ned Kelly |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, Film biografikoa, Westerna, film dramatikoa, eleberri batean oinarritutako filma, ekintza-filma, film erromantikoa eta bushranging film (en) |
Iraupena | 106 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Our Sunshine (en) |
Grabazio lekua(k) | Ballarat, Clunes (en) , Mount Rothwell (en) , Hepburn Springs (en) eta Little River (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Gregor Jordan (en) |
Gidoigilea(k) | John Michael McDonagh (en) |
Antzezlea(k) | |
Heath Ledger (Ned Kelly) Orlando Bloom (Joe Byrne (en) ) Naomi Watts Geoffrey Rush (Superintendent Francis Hare (en) ) Joel Edgerton (Aaron Sherritt (en) ) Kerry Condon (Kate Kelly (en) ) Emily Browning (en) Rachel Griffiths Saskia Burmeister (en) Robert Taylor (en) Laurence Kinlan (Dan Kelly (en) ) Bud Tingwell (Graham Berry (en) ) Philip Barantini (en) (Steve Hart (en) ) Kris McQuade (en) (Ellen Kelly (en) ) Erika Felton (en) (Ellen Kelly (en) ) Geoff Morrell (en) Talia Zucker (en) Jonathan Hardy (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Nelson Woss (en) |
Konpainia ekoizlea | StudioCanal (en) Working Title Films (en) Australian Film Commission (en) Australian Film Finance Corporation Limited (en) |
Ekoizle eragilea | Tim Bevan Eric Fellner |
Edizioa | Jon Gregory |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Klaus Badelt |
Argazki-zuzendaria | Oliver Stapleton |
Langileak | [[Kaine Harling]] |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Australia eta Glenrowan (en) |
Argumentu nagusia | Ned Kellya |
Historia | |
Jasotako sariak | AACTA Award for Best Costume Design (en) AACTA Award for Best Production Design (en) |
Nominazioak | AACTA Award for Best Actor in a Supporting Role (en) Orlando Bloom AACTA Award for Best Direction (en) Gregor Jordan (en) AACTA Award for Best Editing (en) AACTA Award for Best Production Design (en) AACTA Award for Best Costume Design (en) AACTA Award for Best Actor in a Leading Role (en) Heath Ledger AACTA Award for Best Cinematography (en) AACTA Award for Best Adapted Screenplay (en) AACTA Award for Best Sound (en) |
ned-kelly.com | |
1970eko Ned Kelly izeneko filma ere badago, hartan The Rolling Stones ingeles rock musika talde ospetsuko Mick Jagger abeslariak Ned Kelly bidelapurra antzeztu zuelarik.
Argumentua
1870eko hamarkada, Australia. Ned Kelly (Heath Ledger) gauzatu ez zuen delitu baten ondorioz espetxetik atera berri den etorkin irlandar familia bateko mutil gaztea da, haren asmo bakarra bere familia eta adiskideekin berrekaltzea delarik. Halere, australiar polizia batek bere arreba modu ez ortodoxoan gorteiatzen saiatzean, gauzak korapilatu eta istiluak sortuko dira. Liskar soil batek hilketa saiakera leporatuta Kellytarren amaren espetxeratzearekin amaituko den hainbat istilu sortuaraziko ditu. Bestalde, australiar justiziak Ned Kelly beraren aurkako atzemate eta atxiloketa igorriko du. Ned Kellyk bere anai eta adiskide taldearekin batera ihes egitera derrigortua izango da, nola edo hala egoera hari amaiera jarri eta poliziaren ustelkeria frogatzen ahaleginduko direlarik, baina alferrik. Azkenean, denbora igaro hala, Ned Kelly herrialde osoko iheslari ospetsuenean bilakatuko da, australiar gobernuak haren buruarengatik zortzi mila librako saria ipiniko duelarik, ondorioz Ned Kelly eta bere taldeak biziraun ahal izateko bidelapur bilakatuko dira.
Aktoreak
- Heath Ledger: Ned Kelly
- Orlando Bloom: Joe Byrne
- Geoffrey Rush: Francis Hare superintendentea
- Naomi Watts: Julia Cook
- Joel Edgerton: Aaron Sherritt
- Laurence Kinlan: Dan Kelly
- Philip Barantini: Steve Hart
- Kerry Condon: Kate Kelly
- Kris McQuade: Ellen Kelly
- Emily Browning: Grace Kelly
- Kiri Paramore: Fitzpatrick
- Rachel Griffiths: Susan Scott
- Geoff Morrell: Robert Scott
- Charles Tingwell: Graham Berry
- Andrew Formosa: Park Rangerra
- Saskia Burmeister: Jane Jones
- Talia Zucker: Sarah Wicks