Necmettin Erbakan

Necmettin Erbakan (Sinope, Turkia, 1926ko urriaren 29a - Ankara, Turkia, 2011ko otsailaren 27a) politikaria izan zen. Turkiako lehen ministro izan zen 1996-1997 urte bitartean. Erbakan izan zen 1923an Errepublika aldarrikatu zenetik Turkian agindu zuen lehenengo musulmana.

Necmettin Erbakan


Turkiako Lehen Ministroa

1996ko ekainaren 28a - 1997ko ekainaren 30a
Mesut Yılmaz - Mesut Yılmaz

Turkiako Biltzar Nazional Nagusiaren kidea

Bizitza
JaiotzaSinope, 1926ko urriaren 29a
Herrialdea Turkia
HeriotzaAnkara, 2011ko otsailaren 27a (84 urte)
Hobiratze lekuaMerkezefendi Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Nermin Erbakan (en) Itzuli  (1967 -  2005)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaIstanbul Technical University (en) Itzuli
Saud Erregea Unibertsitatea
Istanbul High School (en) Itzuli
Londresko Unibertsitatea
RWTH Aachen University (en) Itzuli
ITU School of Mechanical Engineering (en) Itzuli
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Istanbul Technical University (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa
Alderdi politikoa Ongizatearen Alderdia
National Order Party (en) Itzuli
National Salvation Party (en) Itzuli
Virtue Party (en) Itzuli
Felicity Party (en) Itzuli

Find a Grave: 127719645 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Istanbulgo Unibertsitate Teknikoan ikasi zuen, eta bertako irakasle izan zen. 1952. urtean doktore egin zen Ingeniaritza mekanikoan Akisgrango (Alemania) Unibertsitatean. 1969an irakaskuntzaren mundua utzi zuen Legebiltzarreko kide hautatu zutenean Konyako hautagai independente gisa. Handik urtebetera Ordena Nazionalaren Alderdia sortu zuen. 1971n lege martziala adierazi zenean, gobernuak Ordena Nazionalaren Alderdia deuseztatzea agindu zuen, alderdi hark erlijioa helburu politikoetarako erabiltzen baitzuen gobernuaren arabera. 1972an Salbazio Nazionalaren Alderdia sortu zuen. Alderdi horretako kide gisa Lehen Ministrorde izan zen hiru gobernualditan (1973-1978). Estatu-kolpe militarraren ondoren Erbakanaren alderdia deuseztatzea agindu zen 1980an, ibilaldi bat antolatu zuelako islamiar legea ezartzearen alde; hamar urtez politikatik kanpo egon behar izan zuen. 1987an Ongizatearen Alderdiko buruzagi izan zen. 1995eko hauteskundeetan Turkiako alderdi nagusia izan zen. Oposizioko alderdiak saiatu ziren Erbakan aginpidetik kentzen, Erbakanak Turkiako gobernu laikoaren ordez ordena soziala islamiarra ezarriko ote zuen beldur baitziren. Hala, 1997an dimititu egin behar izan zuen gudarostearen presioak zirela-eta. 1998an Erbakan bost urtez politikatik kanpo egotera kondenatu zuten, Estatu laikoaren kontra egiteagatik.

Erbakanen jarduera politikoak askotan debekatuta egon arren, Fazilet Partisi (Bertutearen Alderdia) sortzen lagundu zuen 1997. urtean. Erbakan Bertutearen Alderdiaren lehendakari izan zen 2003-2004 urteetan, eta berriro ere, 2010. urtetik bere heriotza arte (2011). 2001. urtean, Bertutearen Alderdia konstituzioaren aurkakotzat jo zen, eta geroago debekatua izan zen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Necmettin Erbakan Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.