Nebulosa bipolar
Nebulosa bipolar bat ardatzaren inguruko bere simetriagatik eta bi lobuludun bere itxuragatik bereizten den nebulosa bat da.
Gehienen kasuan hala ez den arren, nebulosa planetario askok egitura bipolar bat dute. Litekeena da bi nebulosa motak (bipolarrak eta ez bipolarrak) zuzenki erlazionatuak egotea, mota bat bestearen aurrekoa edo ondorengoa izanda nebulosaren eboluzio prozesuan.
Eraketa
Nebulosetan egitura bipolarra sortzea ahalbidetzen duten arrazoi zehatzak ezagutzen ez diren arren, hauek isuri molekular bipolar deritzon prozesuarekin lotuta egon daitezke, non izar batek isuri oso energetikoak kanporatzen dituen bi poloetatik. Teoria batek isuri hauek izarra inguratzen duen materialarekin talka egiten duela defendatzen du, izar hautsa zein aurretik supernoba bezala kanporatutako materia geruzak izan.
Adibideak
Jarraian ikusten den taulan nebulosa bipolarren adibideren batzuk erakusten dira. Nebulosa planetarioak hondo txurian agertzen dira, eta protonebulosa planetarioak, benetako nebulosa planetario bihurtu aurreko fasea, hondo gorrian.
Izena | Beste izen bat | Konstelazioaa | Distantzia (argi-urteak) |
---|---|---|---|
Homunkulu nebulosa | Eta Carinaeko Nebulosa | Carina | 7.500 |
Tximeleta Hegoen nebulosa | M2-9 Nebulosa | Ofiuchus | 2.100 |
Inurri nebuosa | Mz 3 Nebulosa | Norma | 3.000 |
Harea Erloju nebulosa | MyCn 18 | Musca | 8.000 |
Tximeleta NGC 2346 | NGC 2346 | Monoceros | 2.000 |
Kalabaza nebulosa | OH 231.84 +4.22 | Puppis | 5.000 |
Arraultzaren nebulosa | RAFGL 2688 | Cygnus | 3.000 |
Azukrezko Kotoi Nebulosa | IRAS 17150-3224 | Scorpius | ? |
Boomerang nebulosa | ESO 172-7 | Centaurus | 5.000 |