Mentuhotep II.a

Nebhepetra Mentuhotep edo Mentuhotep II.a, Egiptoko XI. dinastiako bosgarren faraoia izan zen, eta 50 urte inguruz gobernatu zuen, K.a. 2046tik K.a. 1995 arte, Jürgen von Beckerathen arabera, eta, historialariek, Egiptoko Inperio Ertainaren sortzailetzat jotzen dute.

Mentuhotep II.a

Faraoi

K.a. 2055 - K.a. 2004
Intef III.a - Mentuhotep III.a
Q110550696 Itzuli


Q110884310 Itzuli


Intef III.a - Mentuhotep III.a
Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XXI. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 2013 ( urte)
Hobiratze lekuaDeir el-Bahari
Familia
AitaIntef III.a
AmaIah
Ezkontidea(k)Neferu II (en) Itzuli
Ashayet (en) Itzuli
Kawit (en) Itzuli
Kemsit (en) Itzuli
Tem (en) Itzuli
Sadeh (en) Itzuli
Henhenet (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaEgiptoko XI. dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Mentuhotep II.a, Kairoko Egiptoar Museoa
Mentuhotep II.a. Baxuerliebea

Bere aita Intef III.aren oinordekoa izan zen. Bere jaiotza izena Mentuhotep zen, eta "Montu pozik dago" esan nahi du. Nebhepetra, "Raren lemazain jauna" bezala koroatua izan zen, bere erregealdian, titulatura hiru aldiz aldatu zuen arren.

Egipto guztia bere agindupean bateratzeko gerra hasi zuen, Tiniseko nomoko matxinada zanpatu zuen, Asiuteko nomoko gobernaria kargutik kendu zuen, Niloren delta inbaditzen saiatzen ari ziren asiar beduinoak kanporatu zituen eta Tebas, erresumako hiriburu politiko bihurtu zuen.

Herrialdea bateratu ondoren, erregearen autoritatea berrezarri zuen. Zentralizazio gogorreko politika bat hasi zuen eta funtzionario altu talde bat izan zuen, konfiantza osokoak, administrazio zentrala eta probintziala kontrolatzeko: chaty kargua berragertu zen, botere zentrala zuzentzen zuena eta Iparraldeko Gobernaria kargua sortu zen, agintaritza banatzen zuena Hegoaldeko Gobernaria eta Ekialdeko Basamortuetako Gobernariarekin.

Nomo gobernari leialak saritu zituen, eta, erregeak errespetatuak izan zirenez, euren lurraldeetako benetako jauntzat hartzen zuten euren burua, euren pribilegioak mantentzen baitzituzten eta autonomia handiarekin jokatzen jarraitzen baitzuten, nominalki, faraoia, gobernari goren eta Raren seme bezala onartzen zuten arren.

Egoera ekonomikoak oparotasun garai bat bizi izan zuen, batez ere Goi Egipton.

Mendebaldeko basamortuko libiarren aurka borrokatu zuen, baita Sinaiko nomaden aurka ere, Sinaiko eskualdearen domeinua ziurtatuz, baita bertako meatzeen ustiaketa ere. Itsaso Gorrirako karabana ibilbideak ere berrireki zituen. Nubian kanpainak antolatu zituen Uauat eskualderaino eta bigarren ur-jauziraino ezarri zuen kontrola. Niloko deltako eta Nubiako mugak sendotu zituen.

Hil zenean, Deir el-Baharin eraikitako tenplu-mausoleoan lurperatua izan zen.

Beranduagoko garaietan, Mentuhotep, Tebasen, jainko bezala gurtua izan zen.

Bere garaiko testigutzak

Mentuhotepek, Elefantinan bere aita Intef III.ak hasitako zaharberritze lanekin jarraitu zuen. Abidosen, Osirisen tenpluko eraikin erantsiak eraiki zituen. Tod eta Hermontiseko Montu jainkoaren tenpluak edertu zituen.

Deir el-Baharin eraikitako Mentuhotep II.aren hil tenpluaren hondakinak

Eraikinak

Bere izena, honako hauetan grabatua aurkitu da


Aurrekoa
Intef III.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XI. dinastia
Ondorengoa
Mentuhotep III.a
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.