Nazioen Sari Nagusia
Nazioen Sari Nagusia (frantsesez: Grand Prix des Nations), erlojupeko txirrindularitza proba bat izan zen, urtero Frantzian ospatzen zena, irailean. Lehen aldiz 1932an ospatua, aldi berean, klasikoa bat eta erlojupeko Munduko Txapelketa ofiziotsu bezala hartua zen.
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1932 | ||
Desagertzea | 2004 | ||
Ekitaldi kopurua | 72 (urtea: 2004) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Ira) | ||
Mota | Kirol lehiaketa errepikakor | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Frantzia | ||
Antolatzailea | UCI | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Michael Rich | ||
Garaipen gehien lortu duena | Jacques Anquetil (9 garaipen) | ||
Dokumentazioa |
UCIk 1994an Munduko Txapelketa ofiziala sortu izanak eta 1996an Atlantako Olinpiar Jokoetako erlojupeko probak, Nazioen Sari Nagusiaren garrantzia biziki murriztu zuten nazioarte mailan. 2005ean, UCI ProTour sartu ondoren, lasterketa desagertu egin zen.
Bere azken edizioetan, probak, 70 kilometroko distantzia zuen. Lehenago, 1970 eta 1990eko hamarkaden artean, egin beharreko distantzia 90 kilometrokoa zen, eta, bere lehen edizioetan, 1950eko hamarkadaren erdialdera arte, ibilbidea 140 kilometrokoa zen.
Lasterketa honetan erregistratutako batez besteko abiadurarik handiena, Lance Armstrongek lortu zuen, 2000ko edizioan, 49,404 kilometro orduko abiadarekin.
Jacques Anquetil, 9 garaipenekin, lehiaketa honetan garaipen gehien lortu dituen txirrindularia da. Bigarrena, Bernard Hinault da, 5ekin, eta, hirugarren postuan berdindurik, Charly Mottet eta Antonin Magne daude, hiruna garaipenekin.
Proba hau irabazi duen espainiar bakarra, Luis Ocaña izan zen, 1971n.
Palmaresa
Oharra: 2000ko ekitaldia Lance Armstrongek irabazi arren, 2012an titulu guztiak kendu zioten