Nazioen Liga

Nazioen Liga (ingelesez League of Nations, frantsesez Société des Nations) nazioarteko erakunde bat izan zen, Lehen Mundu Gerraren osteko Parisko Bake Biltzarraren ondorioz sortutakoa.

Nazioen Liga
Datuak
Izen ofiziala
League of Nations eta Société des Nations
Izen laburraLN, SDN, SdN, VB, SDN, 國聯, 国联, 國聯, Kok-liân, SDN, SDN, ΚτΕ, ОН eta SDN
Motagobernu arteko erakundea eta nazioarteko erakundea
Jarduera sektoreaActivities of other membership organisations n.e.c. (en) Itzuli
HerrialdeaSuitza
IdeologiaInternazionalismoa
Eskumendekoak
Women's Advisory Council, League of Nations (en) Itzuli, Permanent Court of International Justice (en) Itzuli eta Nazioarteko Lan Erakundea
Agintea
LehendakariaEric Drummond, 16th Earl of Perth (en) Itzuli, Joseph Louis Anne Avenol (en) Itzuli eta Seán Lester (en) Itzuli
Idazkari orokorraEric Drummond, 16th Earl of Perth (en) Itzuli, Joseph Louis Anne Avenol (en) Itzuli eta Seán Lester (en) Itzuli
Egoitza nagusi (1920–1936)
Egoitza nagusi (1936–)
Osatuta
Council of the League of Nations (en) Itzuli
League of Nations Permanent Secretariat (en) Itzuli
League of Nations Treaty Series (en) Itzuli
League of Nations assembly (en) Itzuli
Historia
Sorrera1919
Desagerpena1946ko apirilaren 18a
1946ko apirilaren 20a

Lehen Mundu Gerra irabazi zuten aliatuek sortu zuten eta bultzatzailerik handiena Estatu Batuetako Wilson lehendakaria izan zen eta egoitza Genevan, Suitzan zuen.

Desarmatzea, elkarren arteko segurtasunaren bidez gerra saihestea, negoziazioaren bidez herrialdeen arteko gorabeherak konpontzea eta elkarren aberastasuna sustatzea ziren erakundearen helburuak. Ligaren atzean zegoen diplomazia-filosofiak aurreko 100 urteko nazioarteko harremanetan aldea markatu zuen. Hala ere, Ligak ez zuen inolako indar-armaturik, eta, beraz, garaiko herrialde boteretsuen esku utzi behar izan zuen bere ebazpenak betetzeko autoritatea.


Hainbat arrakasta (eta 1920ko hamarkadaren hasierako zenbait porrot ere) izan zituen eta 30eko hamarkadako istilu nagusien aurrean porrot egin zuen Italiak Etiopian egindako inbasioan, Japoniak Txinan egindakoan eta SESBek Finlandian egindakoan.

Azkenean Ligak ezin izan zuen Ardatzaren erasorik geldiarazi, eta mundu mailako beste gerra bat, Ligak kosta ahala kosta saihestu behar zuena, piztu zen berriro. Gatazka amaitutakoan, Nazio Batuen Erakundea sortu zen Nazioen Liga ordezkatzeko, eta Ligak sortutako zenbait agentzia eta erakunde bereganatu zituen.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.