Nazioarteko Egiaztatze Batzordea

Nazioarteko Egiaztatze Batzordea, Euskal Herriko bake prozesuaren barruan ETAren indarkeriaren behin betiko amaiera egiaztatzeko sortu zen 2011ko irailaren 28an. Harrezkero lanean aritu zen batzorde hau indarkeriaren amaiera ordenatua lortzeko, euskal erakundeekin eta gizarte zibilarekin batera.

2014ko urtarrilean izan zen ETAren armagabetzerako lehen pausoa. Batzordeak egiaztatu zuen ETAk arma, munizio eta lehergai kopuru zehatz bat erabileratik kanpo utzi zuela. Hiru urte geroago Nafarroako Parlamentuak eta Eusko Legebiltzarrak batzordearen jarduna bermatu zuten 2017ko martxoaren 27an eta apirilaren 6an.[1] Egun batzuk geroago, ETAk bere indarkeria ekintzak amaitzeko konpromiso guztiak bete egin zituela egiaztatu zuen Baionan 2017ko apirilaren 8an.[2]

Batzordearen kideak bost pertsona hauek izan ziren:[3]

  • Ronald Kasrils
  • Chris Maccabe
  • Ram Manikkalingam
  • Satish Nambiar
  • Aracelly Santana

Erreferentziak

  1. «Nazioarteko Egiaztatze Batzordaren adierapena» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-04-21).
  2. (Ingelesez) «Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen adierazpena (ingelesez)» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-04-21).
  3. (Gaztelaniaz) «Los verificadores que han intervenido en el proceso» Bizkaia - El Correo.com 2017-04-08 (Noiz kontsultatua: 2017-04-21).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.