Askapen nazional
Askapen nazionala nazio batek estatu edo aliantza batetik bere independentzia eskuratzeko prozesu historikoa da. Deskolonizazio prozesuetan bereziki erabilitako terminoa izan da, bereziki ikuspuntu marxista batetik, maiz gerra, gerrilla, insurjentzia, iraultza eta matxinada bidez. Historian independentzia gerra ere deitu izan zaio.
Askapen nazional ala sozialaren lehentasuna
Prozesu politiko askatzaile askotan, eztabaida egin izan da ea askapen nazionalak ala sozialak, zerk duen lehentasuna. Euskal Herriaren kasuan, ETAren historian ere eztabaida gogorrak izan ziren dikotomia horren inguruan. Julen Madariagak kontatua da (ikus bideoa), Federiko Krutwigek simil bat egiten zuela, "lehenengo misila: askapen nazionala lortu behar du herri batek. Hori lortutakoan, askapen soziala. Denek lehen kolpez ulertzen zuten haren ideia.[1]" Eta ez bakarrik Euskal Herriaren kasuan, eztabaida hau 20. mendean Aljerian edo Vietnamen ere izan zela gehitzen du Madariagak[1].
Oro har, Krutwigek zehaztutako lehentasuna ardatz gisa hartu izan du ezker abertzaleak, ez bada "lehentasuna" esplizituki aitortuz, baina bai nazio askapenaren barruan beste borrokak doazela zehaztuz. Floren Aoiz militantearen iritzia da: "Euskal Herrian klase borrokak nazio askapenaren forma hartzen du. Hala formulatzen zen ezker abertzalearen hipotesia estrategiko nagusia. Askotan hitz egin da txanpon baten bi aldeei buruz, auzi nazionala eta sozialaren arteko lotura adierazteko. Orohar, aipatu hipotesiak gorde du bere indarra, urteak iragan arren. Jendarte aldaketaren bidea herri gisako askapenetik pasatzen da gurean.[2]"
Terminoaren erabilera
Zenbat erakundek edo mugimenduk, herrialde eta eskualde ugarietan, "Nazio Askapenerako Mugimendua" erabiltzen dute izen propio gisa:
- Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua (Euskal Herria)
- Hego Vietnamgo Askapenerako Nazio Frontea
- Korsika Askatzeko Nazio Frontea
- Nazio Askapenerako Farabundo Martí Frontea
- Nazio Askatasunerako Frontea (Aljeria)
- Nazio Askapenerako Frontea (Grezia)
- Nazio Askapenerako Fronte Sandinista
- Angolaren Askapenerako Herri Mugimendua
- Palestinaren Askapenerako Herri Frontea
- Tupac Amaru Mugimendu Iraultzailea
- Tupamaroen Nazio Askapenerako Mugimendua (Uruguai)
- Nazio Askapenerako Armada Zapatista (Chiapas)
- Irlandako Nazio Askapenerako Armada (Irlanda)
- Kanariar Uhartediaren Autodeterminazioaren eta Independentziaren aldeko Mugimendua
Erreferentziak
- «Askapen nazionala lehendabizi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
- elkartea, AZTIBEGIA. (2018-03-06). «Nazio ala jendarte auzia?» info7 irratia (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
Kanpo estekak
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |