Nazio Batuen Populazioaren Funtsa
Nazio Batuen Populazio Funtsa, (ingelesez UNFPA) Nazio Batuen agentzia espezializatua da. Nazio Batuen Batzar Nagusiaren mendeko erakundeetako bat da, eta New Yorken du egoitza.Natalia Kanem-ek zuzentzen du
Nazio Batuen Populazioaren Funtsa | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | UNFPA, FNUAP, ЮНФПА, FPNU eta ՄԱԿԲՀ |
Mota | Nazio Batuek ezarritako erakundea |
Jarduera | |
Honen parte | Nazio Batuen sistema |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Natalia Kanem |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1969 |
webgune ofiziala |
Helburuak
Ugalketa-osasuneko programetan nazioarteko erakunde nagusia da, batez ere jaiotza-tasaren kontrola, familia-plangintza eta sexu-transmisiozko gaixotasunen aurkako borroka, batez ere herrialde azpigaratuetan. Emakumeari eta gazteriari laguntzeko politiketan 140 herrialdetan baino gehiagotan egiten du lan.
Bere helburua da herrialdeei laguntzea biztanleria-datuak pobrezia murriztuko duten politika eta programetarako erabiltzen, eta ziurtatzea haurdunaldi bakoitza nahi bezalakoa dela, erditze bakoitza segurua dela, gazte bakoitza hiesik gabea dela eta haur eta emakume bakoitza duintasunez eta errespetuz tratatzen dela.
Biztanleriari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentzia - 1994
1994an Kairon egindako Biztanleriari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentziak ICPDren Ekintza Programa izenekoa ezarri zuen. Dokumentu horrek biztanleriari eta garapenari buruzko azken estrategiak biltzen ditu, eta emakumeen eta gizonen oinarrizko beharrak asetzea du helburu, helburu demografikoak ezarri ordez.[1]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- UNFPAren webgune ofiziala
- Latinoamerikarako eta Kariberako Ezagutzaren Kudeaketarako Plataforma Pilotua