Nazaret
Nazaret[1][2] (hebreeraz: נָצְרַת, Nátzrat; arabieraz الناصرة, an-Nāṣirah), Mendebaldeko Asiako hiria da, Ekialde Hurbilean, Israelen kokatua. Israelgo Iparraldeko barrutiko hiri populatuena da, eta Galilearen hegoaldean, Libanoko mendien hegoaldean dago, Tabor menditik 10 km hegoaldera eta Galileako itsasotik edo Tiberiades aintziratik 23 km mendebaldera.
Nazaret נצרת الناصرة נָצְרַת الناصرة | ||
---|---|---|
hiria | ||
Deikundearen basilika katolikoa Irudi gehiago | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Israel | |
Probintzia | Iparraldea | |
Izen ofiziala | נצרת الناصرة | |
Jatorrizko izena | נצרת الناصرة | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 32°42′08″N 35°17′52″E | |
Azalera | 14,123 km² | |
Altuera | 290 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 83.400 (2019) 6.300 (2018) | |
Dentsitatea | 5.905,26 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | K.a. 2200 | |
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 | |
Hiri senidetuak | Florentzia, Leverkusen, Neubrandenburg, Haga, Klagenfurt, Częstochowa, Loreto (Italia) eta Alba Iulia | |
http://www.nazareth.muni.il |
Israelen barnean arabiar jatorriko herritar gehien biltzen dituen herria da. 70.000 biztanle ditu, %35-40 kristauak eta gainerako gehienak musulmanak. Ondoan daukan Nazaret Illit herrixkan 44.000 judu bizi dira.
Kristauentzat esanahi bereziko herria da; tradizioaren arabera bertakoa zen Maria, Jesusen ama, eta Jesusek ere bere haurtzaroa eta gaztaroa bertan igaro zituen, 30 urte zituenean herriz-herri bere mezua zabaltzen hasi zen arte.
Hiri eta herri senidetuak
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Arabieraz)Nazareteko webgune ofiziala