Nayib Bukele
Nayib Armando Bukele Ortez (San Salvador, 1981eko uztailaren 24a) salvadortar enpresaburu eta politikaria da, 2019ko otsailaren 4an El Salvadorko presidente hautatu zutena. Nuevo Cuscatlango alkatea izan zen 2012–2015 bitartean, eta San Salvadorkoa 2015-2018 bitartean; bi kargu horiek FMLNren izenean lortu zituen. 2017an, ordea, alderditik bota zuten, zuzendaritzarekin izandako eztabaiden ostean. 2019ko presidentetzarako hauteskundeak GANA Nazio Batasunerako Aliantza Handiaren eskutik irabazi zituen, botoen %53 eskuraturik.[1]
Nayib Bukele | |||
---|---|---|---|
(2019) | |||
2019ko ekainaren 1a - ← Salvador Sánchez Cerén | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Nayib Armando Bukele Ortez | ||
Jaiotza | San Salvador, 1981eko uztailaren 24a (42 urte) | ||
Herrialdea | El Salvador | ||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||
Familia | |||
Aita | Armando Bukele Kattán | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, enpresaburua eta Influencerra | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | monoteismoa | ||
Alderdi politikoa | FMLN Nuevas Ideas (en) | ||
Erreferentziak
- Elizegi Egilegor, Arantxa. Hamar urteren ostean, eskuina itzuli da El Salvadorrera. Berria egunkaria, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-2-4).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nayib Bukele |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.