Naxurieta
Naxurieta[1][lower-alpha 1] Untzitibar ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
Naxurieta | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko etxe tradizional bat | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Untzitibar |
Administrazioa | |
Mota | leku |
Izen ofiziala | Najurieta |
Posta kodea | 31422 |
Herritarra | naxurietar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°43′55″N 1°28′59″W |
Garaiera | 612 metro |
Distantzia | 21,6 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 25 (2021: 2) |
2021 urtean 25 biztanle zituen.
Bertako biztanleak naxurietarrak dira.
Izena
Naxurieta toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Enassurieta (1230)
- Nassurita (1268)
- Nassurieta (1346)
- Nasurta (1365)
- Nasurieta (1366)
- Naxurieta (1532)
- Naxurieta (1532)
- Najurieta (1649)
- Najurieta (1767)
- Naxurieta (1829)
- Najurieta (1860)
- Naxurieta (1990)
Geografia
Naxurieta Untzitibarran dago.
Inguru naturala eta kokapena
Untzitibar Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-234 errepideak ibar osoa zeharkatzen du. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago. Udaletxea Untzitin dago. Erliebe ertaingo ibarra da. Itzaga mendiaren magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.
Klima
Untzitibarrek klima azpimediterraneoa dauka, eta urteko batez besteko tenperatura aldakorra da, 12 gradu herrigunean eta 10 herriko gunerik menditsuenetan. Prezipitazioak nahiko urriak dira udan baina ugariak gainontzeko urtaroetan, guztira 950mm inguru jausten dira urtero 110 egunetan.
Udalerriko landarediaren erdia baino gehiago ameztiek osatzen dute. Duela mende asko, Untzitibar gehiena estaltzen zuten arren, gizakiaren eraginez asko murriztu da. Birlandatutako zuhaitzak 229 hektarea osatzen dituzte. Horrez gain, Izaga haitzaren inguruetan pagadiren bat aurki daiteke.
Estazio meteorologikoak
Untzitibarran ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Elo pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 528 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n inauguratuta.[3] Udalerriko adierazgarriena da, haran berean baitago, 4 kilometro eskasera.
Datu klimatikoak (Elo, 1984-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 22.5 | 25.0 | 27.5 | 35.0 | 40.0 | 40.0 | 41.0 | 37.5 | 30.5 | 23.0 | 19.5 | 41.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.7 | 10.5 | 13.8 | 15.9 | 20.1 | 24.8 | 28.1 | 28.5 | 24.2 | 18.9 | 12.5 | 9.4 | 17.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.5 | 9.0 | 11.0 | 14.5 | 18.5 | 21.2 | 21.5 | 18.2 | 14.2 | 9.1 | 6.1 | 12.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.1 | 2.5 | 4.3 | 6.0 | 9.0 | 12.2 | 14.4 | 14.6 | 12.1 | 9.4 | 5.7 | 2.8 | 7.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -12.0 | -8.5 | -10.0 | -1.5 | 0.0 | 3.0 | 7.0 | 5.0 | 3.0 | -1.0 | -5.5 | -9.5 | -12.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 80.4 | 69.2 | 74.0 | 84.5 | 69.1 | 53.1 | 40.1 | 33.9 | 52.9 | 80.9 | 101.4 | 77.9 | 817.4 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 57.6 | 46.0 | 69.3 | 56.8 | 56.2 | 69.1 | 59.3 | 98.3 | 93.0 | 74.5 | 64.5 | 65.5 | 98.3 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.7 | 10.9 | 10.5 | 12.4 | 10.8 | 6.9 | 5.3 | 5.1 | 7.2 | 10.0 | 12.8 | 11.5 | 115.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.7 | 2.6 | 1.6 | 0.6 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.5 | 1.2 | 8.3 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
Jaurerri zaharra, Gurutzatarren ondareari erantsia, Iruñeko San Zernin burgesiaren leinu diruduna. Flandina oinordekoak 1346an utzi zion bere burguko elizari, eta honek 1416an Karlos III.a erregeari besterendu zion, Beriainen truke. Orreagako Andre Mariak XIV. mendearen hasieran zituen lursailak.
XIX. mendearen hasieran erregeordea zen, Untzitibarreko diputatuak eta herriko erregidoreek gobernatzen zutena, herrikoen artean aukeratzen zirenak. 1847an hamabi etxe zahar eta erosotasun gutxikoak zituen, eta pilota jokorako plaza bat. Eskola bat zuen, urtean zortziehun erreal zituena, eta parrokiako bikarioa herritarrek aurkezten zuten.
Demografia
2021 urteko erroldaren arabera 25 biztanle zituen Naxurietak.[5]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
25 | 27 | 24 | 23 | 22 | 23 | 22 | 22 | 24 | 24 | 24 | 25 | 25 | 23 | 23 | 19 | 21 | 21 | 20 | 21 | 23 |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Itzagaondoa sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Untzitibar eta Ibargoiti ibarrekin hitz egiten zena.[6]
Koldo Zuazok, 2010ean, Itzagaondoa atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[7]
Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da Pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Longidako mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Ondasun nabarmenak
- Santo Tomas eliza, Erdi Aroko kristiau eliza, erromaniko estiloan.
Oharrak
- /naʃúɾi.età/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren eta kamutsa azken silaban
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Naxurieta - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- .
- Eloko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- «Naxurieta» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.