Nautilus Museoa
Nautilus Museoa (aurrez Mutrikuko Interpretazio Geologiko Zentroa)[1] Gipuzkoako Mutrikuko udal museoa da, Euskal Kostaldeko Geoparkearen barnean aurkitzen dena. Geoparkearen interpretazio zentruetako bat bada ere, Mutrikun aurkituriko amonite erraldoien bilduma da ikusgai dauden objetuen artean aipagarriena.
Nautilus Museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Mutriku |
Arkitektura | |
Deskribapena |
Historia
Euskal Herrian ohikoak dira amoniteak. Euskal kostaldeko geoparkeko flyschean (Mutriku-Deba-Zumaia) K-T muga arteko estratoetan aurkitzen dira. Gehienek 4 cm inguruko diametroa dute baina Mutrikuko flysch beltzean 30-50 cm arteko amoniteak aurkitu dira. Nautilus Museoan dagoen bilduma munduko amonite erraldoien bilduma handienetakoa da[2]. Behe Kretazeoko fosilak dira (Albiar estaiekoak), duela 100-110 milioi urte ingurukoak[3].
Jose Maria Narvaez eta Esperanza Azkarraga senar-emazteak 1970. hamarkadan hasi ziren aurkituriko amoniteak biltzen. Dagoeneko 150 ale inguru jaso dira. Azken urteetan Narvaez beraren laguntzarekin amoniteak jasotako tokiak zehaztu dira Mutrikuko amoniteen tamainaren arrazoia ikertzeko[1]. Eremu hartan isuri hidrotermal bat izan zela ikusi da eta plazaraturiko hipotesia baten arabera eme helduak bertara joaten ziren arrautzak jartzera. Ale handienak pilatzen ziren han eta amoniteen ugal estrategia ezagututa bertan hil eta pilatuko zirela pentsatzen da[3].
Ordutegia
Museoa apiriletik urrira irekita dago jarraian adierazten den ordutegietan. Bisita gidatuak egiten dira 12:00etan eta 17:30etan irekita dagoen egunetan.
Apiriletik ekainera eta irailetik-urrira
- Larunbatetan eta zubietan: 11:00-14:00/17:30-19:00
- Igandeetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00
Uztailan eta abuztuan
- Astelehenetik larunbatera: 10:30-14:00/17:30-19:30
- Igandeetan: 10:30-14:00
Erreferentziak
- «Nautilus museoa» Mutrikuko Udala (Noiz kontsultatua: 2021-05-29).
- (Gaztelaniaz) «Mutrikun aurkitzen da ammonite erraldoien bilduma handiena» iVoox (Noiz kontsultatua: 2021-05-29).
- Roa Zubia, Guillermo eta Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber. (2021). Mutrikuko amonite erraldoien historia argitzen ari da EHU. https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/mutrikuko-amonite-erraldoien-historia-argitzen-ari/.
Ikus, gainera
- Zerrenda:Euskal Herriko museoak
- Zerrenda:Euskal Herriko museoak gaika