Nautiloidea

Nautiloide (Nautiloidea) zefalopodoen klaseko izen bereko ordenako itsasoko animaliez esaten da. Bi zakatz pare izaten dituzte. Barakuiluak duenaren antzeko maskorra dute, kolorez zuri gorrixka; maskor barrua, ordea, ziskutan banatua izaten da.[1]

Nautiloidea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaEumetazoa
FilumaMollusca
Subklasea Nautiloidea
Agassiz, 1847
Azpibanaketa
Palcephalopoda
  • Plectronocerida
  • Ellesmerocerida
  • Actinocerida
  • Pseudorthocerida
  • Ascocerida
  • Endocerida
  • Tarphycerida
  • Oncocerida
  • Discosorida
  • Nautilida

Neocephalopoda (zati bat)

  • Orthocerida
  • Lituitida
  • Bactritida

Azpiklase honetako lehen espezimenak Furongiar aroan agertu ziren eta egun oraindik kideak daude, Nautilus eta Allonautilus generokoak hain zuzen ere. Hala ere, Paleozoikoaren hasieran, bere urrezko aroa bizi ziren, garai haietan harrapakari nagusiak ziren eta.[2][3] 2.500 espezie fosil inguru topatu dituzte.

Harreman taxonomikoak

Nautiloideoak zefalopodo izenez ezagutzen diren animalien multzokoak dira, molusku klase aurreratu bat, ammonoideoak, belemniteak eta koleoide modernoak ere barne hartzen dituena, hala nola olagarroa eta txipiroia. Beste molusku batzuk gasteropodoak, eskafopodoak eta bibalboak dira.

Tradizioz, zefalopodoen sailkapen ohikoena banaketa laukoitza izan da (Bather, 1888) ortozeratoideoetan, nautiloideoetan, ammonoideoetan eta koleideoetan. Artikulu hau nautiloideoei buruzkoa da zentzu zabal horretan, batzuetan Nautiloidea sensu lato deituak.

Ikuspegi kladistikotik, nautiloideoak multzo parafiletiko bat dira, zefalopodo deribatuetan ez dauden ezaugarri primitibo partekatuek (plesiomorfoak) elkartuta. Beste era batera esanda, ortozeratoideoak, ammonoideoak eta koleoideoak sortu zituela uste den gradu-talde bat dira, eta ondorengo talde horiek baztertzeagatik definitzen dira. Tradizioz, anmonoideoak eta koleoideoak Bactritidatik datozela suposatu izan da, zeinak oskol zuzeneko ortozeratoideoetatik sortu baitziren. Anmonoideoak Devoniar aldiaren hasieran agertu ziren (duela 400 milioi urte inguru) eta Mesozoiko aroan ugari izatera iritsi ziren, Kretazeoaren amaieran desagertu aurretik.

Ikertzaile batzuek Nautiloidea izena aplikatzen diote talde esklusiboago bati, Nautiloidea sensu stricto izenekoari. Taxon hori nautilo modernoekin lotura argia duten ordenetan baino ez datza, beste zefalopodo moderno batzuk alde batera utzita. Definizio mugatu horretan, kide izatea aldatu egiten da egileen arabera, baina normalean Tarphycerida, Oncocerida eta Nautilida sartzen dira.

Sailkapena

Nautiloideen hainbat sailkapena daude eta nahiko zalantzagarriak dira. 1988an Wadek azpiklasea 6 goiordenetan banatu zuen, filogenetikoki loturik zeuden ordenak batuz.[4] Hona hemen:

  • Plectronoceratoidea = Plectronocerida, Protactinocerida, Yanhecerida eta Ellesmerocerida.
  • Endoceratoidea = Endocerida
  • Orthoceratoidea = Orthocerida, Ascocerida eta Pseudorthocerida
  • Nautilitoidea = Tarphycerida, Oncocerida eta Nautilida.
  • Actinoceratoidea = Actinocerida
  • Discosoritoidea = Discosorida

Engeserrek, 1997-1998an argitaratutako ikerketa batean, bi talde nagusitan banatu zituen nautiloideak: Palcephalopoda (nautiloide guztiak Orthocerida eta Ascocerida izan ezik) eta Neocephalopoda (beste zefalopodoak).[5] Hala ere, 2004an Lindgrenek argitaratutako ikerketa batek cefolopodoen monofilia babesten du, Nautiloidea Coleoidea taldearen ahaidea izanik.[6]

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. (Ingelesez) Kröger, Björn; Landing, Ed. (2008-7). «Onset of the Ordovician cephalopod radiation – evidence from the Rochdale Formation (middle Early Ordovician, Stairsian) in eastern New York» Geological Magazine 145 (4): 490–520.  doi:10.1017/S0016756808004585. ISSN 0016-7568. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  3. (Ingelesez) Kröger, Björn; Yun-Bai, Zhang. (2009-3). «Pulsed cephalopod diversification during the Ordovician» Palaeogeography, Palaeoclimatology, Palaeoecology 273 (1-2): 174–183.  doi:10.1016/j.palaeo.2008.12.015. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  4. Wade, Mary. (1988). Nautiloids and their descendants:cephalopod classification in 1986. in: Memoir. New Mexico Bureau of Mines and Mineral Resources.
  5. Engeser, T.. (1997–1998). The Palcephalopoda/Neocephalopoda Hypothesis. .
  6. Lindgren, A.R.; Giribet, G.; Nishiguchi, M.K.. (2004). «A combined approach to the phylogeny of Cephalopoda (Mollusca)» Cladistics 20: 454–486.  doi:10.1111/j.1096-0031.2004.00032.x..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.