Naum Gabo
Naum Gabo (hebreeraz: נחום נחמיה פבזנר), Naum Neemia Pevsner jaioa (Briansk, Errusiar Inperioa, 1890eko abuztuaren 5aGreg./uztailaren 24aJul. - Waterbury, Connecticut, 1977ko abuztuaren 23a) errusiar eskultorea izan zen.
Naum Gabo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Briansk, 1890eko abuztuaren 5a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Waterbury (Connecticut), 1977ko abuztuaren 23a (87 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Miriam Gabo (en) (1937 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Municheko Unibertsitatea Municheko Teknologia Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Heinrich Wölfflin |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, arkitektoa, margolaria, unibertsitateko irakaslea, grabatzailea, argazkilaria, eszenografoa, irakaslea eta marrazkilaria |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Abstraction-Création (en) Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Mugimendua | arte abstraktua Konstruktibismoa |
Izengoitia(k) | Pevsner, Naum Neemia eta Pevzner, Naum Borisovich |
Pevsner izeneko familia judu batean jaio zen. Antoine Pevsnerren anaia izan zen. Iraultza osteko abangoardia errusiarraren eta XX. mendeko eskulturaren funtsezko famatua izan zen. Bere lanean abstrakzio geometrikoa eta erliebe eta eraikuntza txikien formaren antolaketa dinamikoa uztartu zituen. Eskultura publiko monumentala eta lan kinetiko aitzindariak ere egin zituen nylon, alanbre, kristal eta metal material berriekin.
Bizitza bidaiaria izan zuen: Berlin, Paris, Oslo, Mosku, Londres eta, azkenik, Estatu Batuak eta mugimendu abangoardista gehienetan nabarmendu zen: kubismo, futurismo, konstruktibismo, Bauhaus, de Stijl eta Abstraction-Création. Bere bi kezkak espazio negatiboa eta denbora irudikatzea izan ziren.
Bere anaiarekin batera Manifestu errealista idatzi zuen 1920an. Hor azaldu zituzten konstruktibismoari buruzko ideiak, eta kubismoa eta futurismoa hobetu nahi izan zituzten.