Natti Natasha
Natalia Alexandra Gutiérrez Batista (Santiago de los Caballeros, Dominikar Errepublika, 1986ko abenduaren 10a), ezagunagoa Natti Natasha izen artistikoaz, dominikar reggaeton, pop latino eta bachata abeslari eta abestigilea da.
Natti Natasha | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santiago de los Caballeros, 1986ko abenduaren 10a (37 urte) |
Herrialdea | Dominikar Errepublika |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria |
Izengoitia(k) | Natti Natasha |
Genero artistikoa | alternative reggaeton (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Pina Records Orfanato Music Group (en) Sony Music |
nattinatasha.com | |
|
Ibilbidea
Natti Natashak bidea ireki zuen Latinoamerikako merkatuan. Hainbat proiektu diskografikotan parte hartu zuen, hala nola Don Omarrek zuzendutako Love is pain mixtapean, hura mentore zuela. Disko horretan nazioartean ezaguna den Dutty Love abestiaren bertsioa egin zuen Don Omar berarekin. Single horrekin hiru Billboard Latino irabazi zituen.
2018an emakumezko musikaririk ikusiena izan zen YouTuben.[1]
Diskografia
Estudioko diskoak
- IlumiNATTI (2019)
EPak
- All about me (2012)
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «YouTube: Natti Natasha se convirtió en la artista femenina más vista» El Comercio 2018ko abenduaren 13a (Noiz kontsultatua: 2020ko urtarrilaren 31).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.