Natividad Álvarez
Natividad Álvarez, artistikoki La Bilbainita, bezala ezaguna (Barakaldo, Bizkaia, 1900 – Gordexola, Bizkaia, 1924ko otsailaren 15a).[1] Askotariko ikuskizunetan ospetsu egin zen, batez ere kriskitinak jotzen eta dantzatzen.[2] 23 urte zituelarik, haren lehen semea jaiotzerakoan, hil egin zen.[3]
Natividad Álvarez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barakaldo, 1900 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Gordexola, 1924ko otsailaren 15a (23/24 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria |
Izengoitia(k) | La Bilbainita |
Biografia
Gurasoak Burgostik etorritakoak, Bilboko San Francisco kaleko Salón Vizcayaren anbigura eramaten zuten.[4] Horri esker txiki-txikitatik espektakuluaren mundua ezagutu zuen. [5]Haren dantzatzeko nahiak ikusita ikasteko hamabi urtez Madrilera bidali zuten.[6] Lehen aktuazioa Bartzelonan izan zen, Poliorama antzokian, 1913an. Hogeigarren hamarkadaren hasieran Londresen sarritan dantzatu zuen, baita Parisen ere. Uda garaian Kantabrian ere arrakasta izaten zuen.[7]
1914an Joaquín Sorolla margolari valentziarrak Sevillan ikusi zuen "La Bilbainita" dantzan eta 3 urte geroago kuadro batean betikotu zuen.[8] [9][10]
Hogei urte zituelarik Jose Antonio Aretxabala Hurtado de Mendoza ezagutu zuen eta maitemindu egin ziren.[11] Gizona familia indiano ezagun batekoa zen, Kubako Ron Arechavala ezagunaren sortzaileak.[12] Harengantik espektakulu mundua utzi zuen. Zoritxarrez, neska 23 urte zituelarik, lehen semea erditzerakoan, hil egin zen.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «NATIVIDAD ALVAREZ BILBAINITA 1915 ARTSITA HOJA PORTADA REVISTA» todocoleccion.net (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
- (Gaztelaniaz) «RECORTE REVISTA ORIGINAL ANTIGUO. NATIVIDAD ALVAREZ, NATI LA BILBAINITA, BAILARINA» todocoleccion.net (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
- NATI LA BILBAINITA, y RON HAVANA. (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
- Calle, Jabier. (2020-05-20). NATI LA BILBAINITA, y RON HAVANA. (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
- ISBN https://www.euskalmuseoa.eus/public_data/pdf/exposiciones/Biografiak_3.pdf..
- (Gaztelaniaz) «Una escapada por Gordexola» gordexolaturismo.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
- (Gaztelaniaz) admin. (2020-05-30). «Recuerdo artístico / La Bilbainita» Protagonistas VIP Cantabria (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
- (Ingelesez) «La Bilbainita (1917). Joaquín Sorolla (Spanish, 1863-1923). Oil on canvas. The subject is the Basque dancer and performer Nativid… | Art, Painting, Painting costume» Pinterest (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
- (Gaztelaniaz) «El retrato de 'La Bilbainita' de Sorolla sale a subasta en Sotheby's» El Diario Vasco 2017-12-03 (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
- Redacción. (2017-11-23). «Sorolla sale a subasta con Sotheby's» ritmos21.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
- Deia. «Nati, la bilbainita: el destino de la cuna y amores que matan» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
- ISBN https://www.bilbao.eus/bld/bitstream/handle/123456789/14919/pag36.pdf?sequence=1..
- (Gaztelaniaz) «La bilbainita que triunfó con las castañuelas» El Correo 2016-02-16 (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
- Rua. (2010-10-04). «casonas de indianos 2: 7.- VILLA CARMEN - GORDEXOLA» casonas de indianos 2 (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
Kanpo estekak
- "Nati La Bilbainita".
- (Gaztelaniaz):Natividad Álvarez Auñamendi Entziklopedian.
- (Gaztelaniaz):Carlos Bacigalupe Bilbao aldizkarian, 2003ko azaroan.