National Lampoon's Vacation
'National Lampoon's Vacation, 1983ko Harold Ramis estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako road movie komedia film bat da. National Lampoon umorezko aldizkarian argitaratutako John Hughes gidoigilearen "Vacation '58" kontakizun laburrean oinarritua dago. Chevy Chase, Beverly D'Angelo, Randy Quaid, Dana Barron, Anthony Michael Hall, John Candy, Imogene Coca, Christie Brinkley eta Jane Krakowski aktoreek antzeztu zuten.
National Lampoon's Vacation | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1983 | |||
Izenburua | National Lampoon's Vacation | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film komikoa | |||
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Telesaila | National Lampoon's Vacation (en) ![]() | |||
Grabazio lekua(k) | Chicago, Colorado eta Arizona | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Harold Ramis | |||
Gidoigilea(k) | John Hughes | |||
Antzezlea(k) | ||||
Chevy Chase Beverly D'Angelo Anthony Michael Hall Dana Barron Randy Quaid Imogene Coca John Candy Eddie Bracken Brian Doyle-Murray Miriam Flynn James Keach Eugene Levy Frank McRae (en) ![]() Christie Brinkley Jane Krakowski Henry Gibson Michael Talbott (en) ![]() Nathan Cook (en) ![]() Mickey Jones John Diehl Harold Ramis | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Matty Simmons (en) ![]() | |||
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. | |||
Edizioa | Pembroke J. Herring (en) ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Ralph Burns (en) ![]() | |||
Argazki-zuzendaria | Victor J. Kemper | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Kansas, Arizona, Missouri, Colorado eta Chicago | |||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
Bideoa | YouTube | |||
kronologia | ||||
|
Izandako arrakastaren ondorioz lau jarraipen izan zituen: National Lampoon's European Vacation (1984), Christmas Vacation (1989), Vegas Vacation (1997) eta Vacation (2015).
Denboraren poderioz, eta batez ere AEBetan, umorezko zinemazaleen artean kultuzko filma bilakatu zen.
Argumentua
AEB, Chicago hiriko auzune batean Griswoldarrak bizi dira, ohiko estatubatuar familia: Clark aita (Chevy Chase), Ellen ama (Beverly D'Angelo), eta bi seme-alabak Rusty (Anthony Michael Hall) eta Audrey (Dana Barron). Kaliforniako Walley World parke tematikoan atseden hartzea erabaki dute, hortaz beren oporraldia ongi prestatu dute, azken uneko ezustekorik egon ez dadin. Halere, heuren helmugara iristean, mota guztietako arazoak izango dituzte, beraz amestutako oporrak benetako amesgaiztoa bilakatuko dira.
Aktoreak
- Chevy Chase: Clark W. Griswold
- Beverly D'Angelo: Ellen Griswold
- Imogene Coca: Izeba Edna
- Anthony Michael Hall: Russell "Rusty" Griswold
- Dana Barron: Audrey Griswold
- Randy Quaid: Lehengusin Eddie
- Miriam Flynn: Ellenen lehengusu Catherine
- Christie Brinkley: Ferrari gorriko neska
- John Candy: Russ Lasky
- Eddie Bracken: Roy Walley
- Brian Doyle-Murray: Kamp Komforteko harreragilea
- James Keach: Motozikletadun polizia
- Eugene Levy: Ed, auto saltzailea
- Frank McRae: Grover
- Jane Krakowski: Lehengusin Vicki
- John P. Navin Jr.: Lehengusu Dale
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)