NBC
National Broadcasting Company, Incorporated (NBC) telebista eta komunikabide enpresa estatubatuar bat da. Irrati eta telebista kateen jabea da, telebista saioak ekoizten ditu, irratidifusio emisorak operatzen ditu AEBetan, zenbait kable bidezko eta satelite bidezko telebista kate ditu eta inbertsioak multimedia aktibitateetan, Interneten eta kable bidezko telebistan. NBC NBC Universal enpresaren dibisio bat da, hau, era berean, General Electricen eta Vivendi Universal komunikazioko talde frantsesaren jabetzakoa delarik.
NBC | |
---|---|
Jabea | Vivendi Universal |
Emisio eremua | Ameriketako Estatu Batuak |
Hasiera data | 1926ko azaroak 15ean |
Egoitza | New York, New York |
Baliagarritasuna | Irekia, Satelitea eta kablea |
Kate senidea(k) | Ameriketako Estatu Batuetan NBC News, MSNBC eta CNBC. Latinoamerikan NBC (Soilik kable bidezko telebista bidez. |
www.nbc.com |
Historia
NBC 1926ko irailak 9an sortu zuen Radio Corporation of Americak (RCA) eta bere igorpenak 1926ko azaroak 15ean hasi zituen. NBCk RCA, General Electric Company (GE), Westinghouse Electric and Manufacturing Company eta American Telephone and Telegraphen (AT&T) irrati estazioak operatzen zituen.
1927ko urtarrilak 1ean Atlantikoko kostaldetik Ozeano Bareko kostalderako bere lehen igorpena egin zuen. Era berean, NBCren bigarren sarearen igorpenak hasi ziren, Blue Networkenak (Sare Urdina literalki), 1926an inauguratutako sarea "Red Network" (Sare Gorria) deitzera pasa zen bitartean. Red Networkek saio ezagunak ematen zituen, Blue Networkek programazio kulturalago bat ematen zuen bitartean. Gainera, denbora epe labur batean zehar Orange Network (Sare Laranja) existitu zen, 1930eko hamarkadaren hasieran Paficic Network (Ozeano Bareko Sarea) deitzera pasa zena, eta Red eta Blue Networkeko saioak uztartzen zituena Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldeko entzuleentzako. Bitartean, uhin laburreko nazioarteko sarea White Network (Sare Zuria) deitzen zen.