Nathaniel de Rothschild
Nathaniel de Rothschild (Londres, 1812ko uztailak 2 - Paris, 1870eko otsailaren 19a) ingeles enpresaburua, bankaria eta enologoa izan zen. Château Mouton Rothschild ezarri zuen.
Nathaniel de Rothschild | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1812ko uztailaren 2a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Paris, 1870eko otsailaren 19a (57 urte) |
Familia | |
Aita | Nathan Mayer Rothschild |
Ama | Hannah Cohen |
Ezkontidea(k) | Charlotte de Rothschild (1842ko abuztuaren 17a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | Rothschild |
Jarduerak | |
Jarduerak | bankaria eta enpresaburua |
Biografia
Nathan Mayer Rothschilden eta Hannah W. Cohen emaztearen laugarren semea izan zen. Ingalaterrako Rothschild bankuko familiako kide zen, Frantziako Rothschild banku familiarekin estuki lotuta.
1850ean Parisera joan zen bizitzera bere osabarekin, James Mayer Rothschildekin, bankuaren sektorean lan egiteko. 1853an, Château Brane Mouton erosi zuen, Pauillacko mahastia, Parisko bankari baten eskutik. Rothschildek 1.175.000 franko ordaindu zituen Brane-Moutonen 65 akrengatik (263.000 m²) eta izena aldatu zuen Château Mouton Rothschild-era. Munduko ekoizle ezagunenetako bat bihurtuko zen.
1842an, Charlotte de Rothschildekin (1825-1899) ezkondu zen, James Mayer Rothschilden alabarekin. Lau seme-alaba izan zituzten:
- Nathalie de Rothschild (1843-1843)
- James Nathan de Rothschild (1844-1881)
- Mayer Albert de Rothschild (1846-1850)
- Arthur de Rothschild (1851-1903)
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |