Natela Sturua
Natela Sturua, (georgieraz ნათელა სტურუა); Kutaisi, Georgia, 1946ko azaroaren 15a) georgiar hizkuntzalaria da, euskaltzalea, eta euskaltzain urgazlea 1996ko martxoan izendatu zutenetik[1].
Natela Sturua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kutaisi, 1946ko azaroaren 15a (77 urte) |
Herrialdea | Georgia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tbilisi State University (en) doktore : hizkuntzalaritza |
Hizkuntzak | georgiera errusiera ingelesa euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria eta euskaltzain urgazlea |
Hizkuntzalaritza Teorikoan doktorea da Tbilisiko Estatu Unibertsitatean lortutako doktoradutzan, eta AEBko American Counsils for Internatonal Education erakundearen aholkularia da.
Euskararen alorrean, euskal poesia aztertu du, bereziki Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae. Georgiera euskarara transliteratzeko modua aholkatzen ere lagundu dio Euskaltzaindiari Sturuak[2].
Erreferentziak
- Akademia, Euskaltzaindia. «Sturua, Natela» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- Euskaltzaindia. (2011). (PDF) Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak. (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.