Natalie Wynn
Natalie Wynn (Arlington, Virginia, 1988ko urriaren 21a), ContraPoints ezizenaz ezaguna, estatubatuar youtuberra da. Bere YouTubeko kanalean politikari, generoari, arrazari eta filosofiari buruzko bideo hezigarriak eta komikoak egiten ditu.
Natalie Wynn | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Virginia eta Arlingtongo konderria, 1988ko urriaren 21a (35 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Baltimore |
Hezkuntza | |
Heziketa | Northwestern Unibertsitatea : filosofia James Madison High School (en) Georgetowngo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | youtuberra, zuzentzailea eta video essayist (en) |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Northwestern Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Musika instrumentua | pianoa gitarra Klabizenbaloa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
contrapoints.com | |
2008an hasi zen YouTuben bideoak argitaratzen, hasieran ateismoari buruzkoak. 2016an, ordea, ContraPoints YouTubeko kanala zabaldu zuen bideo-jokoetako sexismoaren eta youtuberren artean eskuin alternatiboko iritzien hedatzearen aurka egiteko. Hasierako bideoetan arrazari, arrazakeriari eta sareko erradikalizatzeari buruz aritu zen. Bere bideoetan filosofiaz, soziologiaz eta bere bizipenez baliatzen da eskuin alternatiboko, faxismoko, liberalismoko eta kontserbadurismoko ohiko ikuspuntuak azaltzeko eta kritikatzeko.