Natalia Jurtxenko
Natalia Vladimirovna Jurtxenko — errusieraz: Наталья Владимировна Юрченко — (Norilsk, Sobietar Batasuna, 1965eko urtarrilaren 26a) errusiar gimnasta artistikoa da, hiru aldiz munduko txapelduna 1983tik 1985era bitartean, taldekako lehiaketan, eta jeneral indibidualean, Sobietar Batasunarekin.[1][2][3]
Natalia Jurtxenko | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Norilsk, 1965eko urtarrilaren 26a (59 urte) |
Herrialdea | Errusia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Igor Skliarov |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
1983
Budapesteko 1983ko Munduko Txapelketan urrezko bi domina irabazi zituen: banakako jeneralean eta taldekako lehiaketan, Errumaniaren eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik, Olga Bitxerova, Tatiana Frolova, Olga Mostepanova, Natalia Ilienko eta Albina Shishova taldekideekin.
1985
Montrealgo 1985eko Munduko Txapelketan, urrea lortu zuen taldekakoan, Errumaniaren (zilarra) eta Ekialdeko Alemaniaren (brontzea) aurretik, eta taldekideak: Irina Baraksanova, Olga Mostepanova, Oksana Omeliantxik, Jelena Xuxunova eta Vera Kolesnikova izan ziren.