Natalia Paderina
Natalia Paderina, sortzez Natalia Akhmertdinova (Sverdlovsk, Errusia, 1975eko azaroaren 1a), Errusiako kirol-tiratzailea da. Emakumezkoen 10 metroko aireko pistolan zilarrezko domina irabazi zuen 2008ko Udako Olinpiar Jokoetan. Ekitaldi horretan, Nino Salukvadze Georgiako brontzezko dominarekin partekatu zuen podiuma. Georgia eta Errusia gerran zeuden orduan. Besarkatu eta eskua eman zioten elkarri. Horrekin, nonbait, bakearen aldeko keinua adierazi nahi izan zuten.[1]
Natalia Paderina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jekaterinburg, 1975eko azaroaren 1a (48 urte) |
Herrialdea | Errusia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kirol-tiratzailea |
Altuera | 160 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ibilbidea
Olinpiar jokoetan izandako ibilbidea:
Urtea | Txapelketa | Lekua | Proba
25 m. pistola |
Proba
10 m. pistola |
---|---|---|---|---|
2004 | Olinpiar Jokoak | Atenas (Grezia) | 23. | 5. |
2008 | Olinpiar Jokoak | Beijing (Txina) | 19. | 2. |
2012 | Olinpiar Jokoak | Londres (Erresuma Batua) | — | 37. |
Erreferentziak
- Olimpic shooters hug as their countries do battle CNN, 2008, Abustuaren 1ena
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.