Natalia Jurtxenko

Natalia Vladimirovna Jurtxenkoerrusieraz: Наталья Владимировна Юрченко — (Norilsk, Sobietar Batasuna, 1965eko urtarrilaren 26a) errusiar gimnasta artistikoa da, hiru aldiz munduko txapelduna 1983tik 1985era bitartean, taldekako lehiaketan, eta jeneral indibidualean, Sobietar Batasunarekin.[1][2][3]

 

Natalia Jurtxenko
Bizitza
JaiotzaNorilsk, 1965eko urtarrilaren 26a (59 urte)
Herrialdea Errusia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Familia
Ezkontidea(k)Igor Skliarov
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Jasotako sariak

1983

Budapesteko 1983ko Munduko Txapelketan urrezko bi domina irabazi zituen: banakako jeneralean eta taldekako lehiaketan, Errumaniaren eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik, Olga Bitxerova, Tatiana Frolova, Olga Mostepanova, Natalia Ilienko eta Albina Shishova taldekideekin.

1985

Montrealgo 1985eko Munduko Txapelketan, urrea lortu zuen taldekakoan, Errumaniaren (zilarra) eta Ekialdeko Alemaniaren (brontzea) aurretik, eta taldekideak: Irina Baraksanova, Olga Mostepanova, Oksana Omeliantxik, Jelena Xuxunova eta Vera Kolesnikova izan ziren.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.