Natalia Azpiazu
Natalia Azpiazu Torres (Donostia, Gipuzkoa, 1966ko urriaren 3a) gipuzkoar atleta ohia da, distantzia erdietan aritu zena, hasieran 3.000 metrotan eta ondoren krosean[1]. Natalia Serrano Azpiazu alaba ere atleta da.
Natalia Azpiazu | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Donostia, 1966ko urriaren 3a (57 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Club Atlético San Sebastián taldeko kidea izan zen[2] eta Espainiako Kros selekzioarekin ere korritu zuen[3].
Biografia
Ikasketaz biokimikaria da eta 1993an New Yorkeko Mount Sinai Ospitaleko laborategian biokimika eta biologia molekularreko tesirako lanean ari zela egin zuen lehenengo 3.000 metrotako proba[4]. Toronton izan zen, pista estaliko munduko txapelketan, eta 10. postua lortu zuen. Urte berean Buffalon eta Bostonen ere izan zen korritzen eta azken honetan egin zuen bere marka, 9:09.63, Euskal Herriko errekorra ere bazena, eta oraindik ere Gipuzkoako errekorra izaten jarraitzen duena[5]. 1994an Europako pista estaliko txapelketan ere 10. egin zuen[6].
1994an Europako Kros Txapelketan hartu zuen parte eta hurrengo urteetan Munduko txapelketak ere jokatu zituen[3].
Nazioarteko txapelketak
Munduko Txapelketa (indoor) | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1993 | Toronto ( Kanada) | 10.a | 3.000 m |
Europako Txapelketa (indoor) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1994 | Paris ( Frantzia) | 10.a | 3.000 m |
Munduko Kros Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1997 | Turin ( Italia) | 76.a | Krosa bakarka |
1998 | Marrakex ( Maroko) | 30.a | Krosa bakarka |
1998 | Marrakex ( Maroko) | 6.a | Krosa selekzioka |
1999 | Belfast ( Ipar Irlanda) | 70.a | Krosa bakarka |
1999 | Belfast ( Ipar Irlanda) | 11.a | Krosa selekzioka |
Europako Kros Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1994 | Alnwick ( Ingalaterra) | 35.a | Krosa bakarka |
Marka pertsonalak
Honako hauek dira Natalia Azpiazuren markak[1]:
- 800 m: 2:09.35 (1992)
- 1.500 m: 4:16.09 (1997)
- 3.000 m: 9:09.63 (1993, Bostonen)
- 5.000 m: 16:25.61 (1998)
Erreferentziak
- «AZPIAZU TORRES, Natalia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).
- (Gaztelaniaz) ATLETISMO – Atlético san sebastián. (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).
- «Natalia Azpiazu (Atletismo) : Palmarés y resultados» www.los-deportes.info (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).
- (Gaztelaniaz) Mora, Juan. (1993-03-13). «Antes el Nobel que campeona olímpica» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).
- «Jone Zabaletak Gipuzkoako bigarren markarik onena lortu du pista estalian - Azkoitia» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).
- «Natalia AZPIAZU | Profile | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).