Naste Borraste

Naste Borraste Bilboko San Ignazio auzoko rock talde bat izan zen, 1983an sortua eta 1992an desegina. Euskal Rock Erradikalaren mugimenduan kokatu izan dira, ska, punk eta rock&roll estiloetan joaz; gehienean erdaraz aritu arren, euskarazko hainbat kantu ezagun ondu zituzten. Bilbon musika estilo horretako lehenengotako taldea izan ziren, Yo Soy Julio Cesar, Zer Bizio eta beste batzuekin batera. Ahotsean Gorkak ziharduen, Nikok eta Gadgetek gitarretan, Koldok baxuan, eta Inok baterian, Andoaingo Jubilatuak webgunearen arabera.[1] Hala ere, aldaketa asko izan ziren taldean, garaiaren arabera.

Oihartzun handiko kantuak ondu eta atera zituzten. 1987an maketa bat atera zuten eta, hurrengo urtean, 1988an, disko bat: Pon un idiota en tu vida. Bi lanok kontzertu ugari eskaini zizkieten, eta halaxe ibili ziren oholtza askotan; beste disko bat ere atera zuten gero. 1992an, hasierako proiektua desegin zen, baina bi hamarkadaren ondoren, 2013an itzuli egin ziren, bertan ibilitako kide batzuek osatuta, eta kantu berriak ere sortuz.[2]

Erreferentziak

  1. Txisme. (2013-03-23). «ANDOAINGO JUBILATUAK: NASTE BORRASTE» ANDOAINGO JUBILATUAK (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
  2. SL, TAI GABE DIGITALA. (2013-08-17). «Naste Borraste + Rosca-Chapa» naiz: AGENDA (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.