Nastassja Kinski
Nastassja Kinski (Mendebaldeko Berlin, 1961eko urtarrilaren 24a) alemaniar antzezlea da.
Nastassja Kinski | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Nastassja Aglaia Nakszynski |
Jaiotza | Mendebaldeko Berlin, 1961eko urtarrilaren 24a (63 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Familia | |
Aita | Klaus Kinski |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa, zinema aktorea eta ahots-aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Nastassja Kinski |
|
Biografia
Klaus Kinski antzezlearen eta Ruth Brigitte idazlearen alaba. Gorabehera handiko karrera egin du. Hamahiru urte zituela egin zuen debuta zineman, Wim Wenders zuzendariaren aginduetara. Harrezkero, zenbait filmetan parte hartu zuen, baina Roman Polańskiren zuzendaritzapean 1970ean egin zuen filmak ezagutarazi zuen: Tess. Film hartan egindako lanarengatik, Urrezko Globoa eta Frantziako César saria irabazi zituen.
Estatu Batuetara deitu zuten Ragtime filmean parte hartzera, baina azkenean ez zuten onartu, alemaniar azentu nabarmena zuela eta. Gero, antzerki-ikastaroak egin zituen Lee Strasbergen Actor's Studion. 1982an, beste film batean hartu zuen parte, beldurrezko film klasiko bihurtu den Cat people filmean, hain zuzen, Jaques Tourneurren gidaritzapean. Urte hartan bertan, trapezista baten papera jokatu zuen One From the Heart filmean, Francis Ford Coppolaren esanetara.
Nastassja Kinskiren karrerak aurrera jarraitu zuen, Europan eta Estatu Batuetan, baina gorabehera handiekin. 1984an, Wim Wendersekin elkartu zen berriro arrakasta handiko film baterako: Paris, Texas. 1985ean, Revolution egin zuen, Donald Sutherland eta Al Pacinorekin. 90eko hamarkadan, aipagarriak ditu Faraway, So Close! (1993 ), Terminal Velocity (1994) eta One Night Stand (1997). Azkenaldiko lanik onenak Michael Winterbottom —The Claim (2000)— eta David Lynch —Inland Empire (2006)— zuzendariekin egin ditu.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nastassja Kinski |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.