Gamal Abdel Nasser

Gamal Abdel Nasserarabieraz: جمال عبد الناصر, Gamāl 'Abd an-Nāsir— (Alexandria, Egipto, 1918ko urtarrilaren 15aKairo, Egipto, 1970eko irailaren 28a) militarra, Egiptoko estatuburua eta bere garaiko arabiar buruzagirik garrantzitsuena izan zen. 1948ko Arabiar-israeldar Gerran komandante gisa borrokatu zen. Urtebete geroago, beste ofizial batzuekin Ofizial Askeen erakundea sortu zuen. 1952an, Faruq erregea bota zuen estatu kolpe bat eman zuen, eta errepublika aldarrikatu.

Gamal Abdel Nasser


Egiptoko Lehen Ministroa

1967ko ekainaren 19a - 1970eko irailaren 28a
Muhammad Sedki Sulayman (en) Itzuli - Mahmoud Fawzi (en) Itzuli
2. Lerrokatu Gabeko Mugimenduko idazkari nagusi

1964ko urriaren 5a - 1970eko irailaren 8a
Josip Broz Tito - Kenneth Kaunda
Afrikar Batasuneko presidente

1964ko uztailaren 17a - 1965eko urriaren 21a
Haile Selassie - Kwame Nkrumah

Egiptoko Lehen Ministroa

1958ko otsailaren 22a - 1962ko irailaren 29a
Gamal Abdel Nasser - Ali Sabri (en) Itzuli
Egiptoko presidentea

1956ko ekainaren 23a - 1970eko irailaren 28a
Muhammad Naguib - Anuar as Sadat

Egiptoko Lehen Ministroa

1954ko apirilaren 18a - 1958ko otsailaren 22a
Muhammad Naguib - Gamal Abdel Nasser

Egiptoko Lehen Ministroa

1954ko otsailaren 25a - 1954ko martxoaren 8a
Muhammad Naguib - Muhammad Naguib
Bizitza
JaiotzaAlexandria, 1918ko urtarrilaren 15a
HerrialdeaEgiptoko sultanerria  (1918 -  1922)
Egiptoko Erresuma  (1922 -  1953)
Egiptoko Errepublika  (1953 -  1958)
 Arabiar Errepublika Batua  (1958 -  1970)
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaKairo, 1970eko irailaren 28a (52 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)Tahia Kazem (en) Itzuli  (1944ko ekainaren 19a -  1970eko irailaren 28a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKairoko Unibertsitatea : zuzenbide
Egyptian Military College (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Jasotako sariak
MugimenduaNaserismoa
arabiar nazionalismoa
Arabiar sozialismoa
Aurrerakoitasuna
Egyptian nationalism (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraEgiptoko Armada
Graduateniente koronel
koronel
Parte hartutako gatazkakIpar Yemengo Gerra Zibila
1948ko Arabiar-israeldar Gerra
1948ko Arabiar-israeldar Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoaArabiar Batasun Sozialista

IMDB: nm0621959 Allocine: 37200
Find a Grave: 8183644 Edit the value on Wikidata

Nasserren erregimena autoritarioa, sozialista eta arabiar nazionalista izan zen. Industriak, bankuak eta petrolio putzuak nazionalizatu zituen, bai eta Suezko kanala ere. Azken nazionalizazio horri aurre egiteko, Frantzia eta Erresuma Batua Suezko kanala inbaditzen saiatu ziren, eta porrota handia jasan zuten. Hala, bada, mundu osoko arabiarren ikur bihurtu zen Nasser. 1967an, Israelen aurkako Sei Eguneko Gerrako porrota kolpe latza izan zen haren ospearentzat. 1970ean hil zen, bihotzekoak jota.

Bizitza politikoa

1942an Ofizial abertzaleak legez kanpoko taldea sortu zuen ingelesen aurka borrokatzeko. 1948an israeldarren eta arabiarren arteko lehenengo gerran parte hartu eta zauritu egin zuten. Gerra galdu ondoren Ofizial libreak ezkutuko taldea antolatu zuen, 1952ko uztailean Faruk erregearen aurkako estatu kolpean, Nagib jeneralarekin batera, parte hartu zuena. 1954an Nagib agintetik baztertu eta Nasserrek lehendakari izendatu zuen bere burua. 1954an argitaratutako Philosophie de la révolution (Iraultzaren filosofia) liburuan, panarabismoaren eta nazio askapenerako higikundeei laguntzearen alde agertu zen.

Nazio sozialisten eta nazio kapitalisten artean hirugarren bide bat jorratzeko Nazio lerratu gabeen politikari eutsi zion. 1956an Suezeko ubidea nazionalizatu zuen, Estatu Batuek, Frantziak eta Ingalaterrak Assuango urtegia eraikitzeko kredituak ukatu zizkiotelako. Frantziak, Ingalaterrak eta Israelek Egipto beren mendean hartu zuten, eta horren ondorioz Nasserrek nazio horiek Egipton zituzten ondasun guztiak nazionalizatu zituen eta Sobietar Batasunaren laguntza onartu. Arabiar nazioen bateratzea lastertu nahian, 1958an Arabiar Errepublika Batua sortu zuen Siriarekin batera. Afrikan nazio askapenerako borrokan ari ziren taldeei lagundu zien. 1961etik aurrera, nekazaritzaren bigarren erreforma egin zuen eta enpresa asko nazionalizatu zituen. 1967an Israelen eta arabiar nazioen arteko gerra galdu ondoren, Egiptoko zati handi bat israeldarren mende geratu zen. Nasserrek kargua utzi zuen, baina kargua berriro har zezan eskatu zioten. 1970ean Irail Beltzaren ondoren palestinarren eta Jordaniako erregearen arteko bitartekaritza lanetan jardun zuen. Bihotzekoak jota hil zen.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gamal Abdel Nasser Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak


Aurrekoa
Muhammad Naguib
Egiptoko presidentea

1954 1970
Ondorengoa
Anwar El Sadat
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.