Naserismo

Naserismoa arabiar ideologia politiko nazionalista da, Egiptoko presidente ohia izan zen Gamal Abdel Nasserren omenez hala deitua. 1950 eta 1960ko hamarkadetan garrantzi handia izan zuen panarabiar politikak zehazterako orduan eta gaur egungo mundu arabiarrean eragin handia du. Herrialde batzuetan mugimendu nazionalistatan eraldatu zen 1970eko hamarkadan zehar. 1967ko Sei Eguneko Gerran Nasserrek galdu zuenez mugimendu hau oso kaltetua izan zen. Nasser 1970an hil zen eta Anwar El Sadat oinordekoak bere politikak asko berrikusi eta eraldatu zituen. Naserren garaian mugimendu politiko hauetako ordezkari asko Egiptok diruz lagunduak izan zirenez Egiptoren agentetzat zituzten askok.

Naserismoak politika sozialistatzat har daitezkeen batzuk garatu zituen eta Ekialdeko Blokea edo mendebaldeko sozialismotik ezberdintzeko Arabiar sozialismo hitzak erabiltzen ziren. Ideologikoki kapitalismoaren aurkariak ziren, baina komunismoa ere ukatzen zuten, ez zutelako ikusten bateragarria arabiar kulturarekin.

Naserismoak euren lurretako jatorri islamiar eta kristaua onartzen zuten, baina batez ere, Baathek bezala, ideologikoa sekularra zuten. Honek 1950eko hamarkadan arazoak sortu zizkien Anaia Musulmanekin. Nasser mendebaldeko herrien inperialismoaren aurkaria zen eta sionismoa inperialismo horren erakusgarria zela uste zuen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.