Naser al-Din Xah Qajar
Naser al-Din Xah Qajar (Kahnamu, 1831ko uztailaren 16a - Teheran, 1896ko maiatzaren 1a) Qajar dinastiako Irango xah bat izan zen 1848tik hil zen arte.
Naser al-Din Xah Qajar | |||
---|---|---|---|
1848ko irailaren 5a - 1896ko maiatzaren 1a ← Mohammad Shah Qajar (en) - Mozaffar ad-Din Shah Qajar (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tabriz, 1831ko uztailaren 16a | ||
Herrialdea | Iran | ||
Heriotza | Teheran, 1896ko maiatzaren 1a (64 urte) | ||
Hobiratze lekua | Shah Abdol-Azim Shrine (en) | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Familia | |||
Aita | Mohammad Shah Qajar | ||
Ama | Malek Jahan Khanom | ||
Ezkontidea(k) | Monir al-Saltaneh (en) Jeyran (en) Khazan al-Doulah (en) Amīna Aqdas (en) Golin Khanum (en) Anīs-al-dawla (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Qajar dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | argazkilaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Xiismoa | ||
Mohammad Xah Qajar xaharen semea izan zen. 1848an, bere aita hil zenean, tronura igo zen, nahiz eta bere boterea ez zen erabatekoa izan, tribuen eta erlijioen arteko leialtasun desberdinengatik. Herat hiria bereganatu zuen, baina britainiarren mehatxuak hura itzultzera eta Afganistango erresuma ezagutzera behartu zuen. Modernista bat izan zen, klerikoen boterea murriztu, egunkariak, telegrafoa eta argazkigintza sartu eta zergak eta hezkuntza erreformatu zituena. Europa bisitatu zuen lehen monarka persiarra izan zen, eta bere bidaia memoria batzuetan kontatu zuen.
1896ko maiatzaren 1ean hil zen, otoitz egiten ari zela, Mirza Reza Kermanik, Jamāl al-Dīn al-Afghānīren jarraitzaile batek.