Naruhiko Higashikuni
Naruhiko Higashikuni (japonieraz: 東久邇宮稔彦王) printzea (Kyoto, Japonia, 1887ko abenduaren 3a - Tokio, Japonia, 1990eko urtarrilaren 20a) militarra eta politikaria izan zen. Japoniako Lehen Ministro izan zen 1945eko abuztuaren 17tik urriaren 9ra. Japoniako familia inperialeko kideen artetik, ministro kabinetearen buru izan den bakarra da. Hirohito enperadorearen osaba zen.
Naruhiko Higashikuni | |||||
---|---|---|---|---|---|
1945eko abuztuaren 17a - 1945eko urriaren 9a ← Kantarō Suzuki (en) - Kijūrō Shidehara (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Kyoto, 1887ko abenduaren 3a | ||||
Herrialdea | Japoniar Inperioa Japonia | ||||
Lehen hizkuntza | japoniera | ||||
Heriotza | Tokio, 1990eko urtarrilaren 20a (102 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Toshimagaoka Cemetery (en) | ||||
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna | ||||
Familia | |||||
Aita | Kuni Asahiko | ||||
Ezkontidea(k) | Toshiko Higashikuni | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Leinua | Higashikuni-no-miya (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Imperial Japanese Army Academy (en) École Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) Army War College (en) | ||||
Hizkuntzak | japoniera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | lur armada Hegazkintza Imperial Japanese Air Force (en) | ||||
Gradua | jeneral | ||||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Txina-Japonia Gerra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | baliorik ez | ||||
Tokioko Eskola Militarrean ikasi ondoren, Frantziako Aireko Armadaren Akademian zenbait ikastaro egin zituen. 1937an Japoniako Armadako koronel egin zuten, eta 1939an jeneral mailara igo zen. Bigarren Mundu Gerran Pearl Harbourko estatubatuarren baseen aurkako erasoa erabaki zuen Defentsa Kontseiluko kidea zen. 1945ean, japoniarrak errenditu zirenean, Hirohito enperadoreak behin-behineko lehen ministro izendatu zuen, Washingtonen onespenaz. Ondoren, kargu horretan bertan berretsi zuten, estatubatuarren ikuskapenaren pean Japoniako Armada desegiteko, baina orduan kargua uztea erabaki zuen. 1947an errege-familiako kide izateari uko egin, eta monasterio budista batean sartu zen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Naruhiko Higashikuni |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.