Narratologia
Narratología narrazioen estruktura, komunikazioa eta harreraren azterketa egiten duen semiotika barruko disziplina da. Azterketa horiek tradizio luzea dute baina estrukturalismoarekin benetako aurrerapena eman zen zeren eta mugimendu horrek narrazio guztien elementu eta ezaugarri nagusiak sailkatu baitzituen. Narratologia semiotikatik sortutako literaturaren gramatika dela esan daiteke. Testu narratiboak hartuta, narratologiak haien elementuak eta haien arteko loturak eta harremanak aztertzen ditu. Disziplina honen oinarrizko kontzeptua da egitura eta esanahia ezin direla bereizi zeren eta mezuaren helburu nagusietariko bat estetikoa baita.
Jatorria
Kontzeptua Tzvetan Todorovek Grammaire du Decamerón liburuan sortu zuen, 1960. hamarkadan. Todorovekin batera A. J. Greimas idazlea, eta Gérard Genette, Claude Bremond eta Roland Barthes kritikari frantsesak dira lan ildo honen bultzatzaile nagusiak. Ideia hauen aurrekari bat Vladimir Propp izan zen; Proppek bere Ipuinaren morfología liburu klasikoan (1928) ipuin tradizionalak aztertu zituen haien oinarrizko elementuak bereizten eta haien arteko loturak aztertuz. Proppek ipuinetan zazpi "ekintza esfera" ikusi zituen eta 31 elementu edo funtzioak. Beste aurrekari garrantzitsua Claude Lévi-Strauss izan zen; haren ustez mitoen barruan mitemak izeneko unitateak bereizi daiteke eta haien arteko konbinaketeke esanahiak sortzen dituzte. Mitemen arteko harreman horiek mitoa definitzen dute eta ez narrazioaren ezaugarri propioak. Bai Proppen bai Lévi-Straussen pentsamenduan narrazioa gertaeren errepikapena da sistema baten gainean eraikia.[1]
Testu narratiboen elementuak
Narrazioa
Denbora batean emandako gertaera batzuen jarraipen logikoa da. Tradizionalki jarraipen hori hasiera, korapiloa eta amaiera aurkituko dugu. Prozesu horretan amaiera narrazioan gertatutako guztiaren ondorioa izango da. Dena dela, badira beste antolaketa moduak.
Narratzailea
Diskurtsoa azaltzen duen subjektua da. Komunikazioan narratzailea gertatutakoaren eta irakurlearen arteko bitartekaria da. Narratzaileta beste garaietako gertakizunak hartuko ditu eta orainaldira ekarriko ditu atmosfera berezi bat sortuz. Narratzailea narrazioan beste pertsonai bat izan daiteke edo ikuspuntu desberdinak hartzen dituen behatzailea. Beti ezin da narratzailea eta egilea identifikatu.
Pertsonaiak
Narrazioan sortutako esanahiaren estrukturak dira. Pertsonaiak narrazioaren diskurtsoan zein historian parte har dezakete. Haien ezaugarri fisikoak eta psikologikoak azaldu daitezke, haien pertsonalitateak. Narrazzioan betetzen duten paperaren arabera nagusiak, bigarren mailakoak eta hirugarren mailakoak izan daitezke.
Espazioa
Narrazioaren ekintzak maila horretan eramaten dira aurrera. Batzutan pertsonai baten ikuspuntutik azaldu daiteke, bestetan narratzailearen ikuspuntutik. Espazio hori egileak manipulatu egiten du erakuti nahi duena erakutsiz, ondoren, interpretazioa irakurlearen eskuz utziz.
Denbora
Denborak gertaeren ordena eta iraupena markatzen ditu. Denbora bikoitza da: orainaldi bat dago nondik historiaren ordena azaltzen den, gertatutako azaltzen den momentua, denbora gramatikala deritzogu, eta, bestetik, narratzaileak ezarritako ordena, historiarena, narrazioaren denbora deritzogu; bigarren hau tentsioa eta intriga sortzeko erabiltzen da. Gertaeran modu linealean, jarraian azaldu daitezke; horrela egiten ez denean, anakronia deritzogu eta bi modutan ager daiteke:
- Analepsi: narrazioa erdian hasten da, "in media res"; aurreko gertaerak gero azalduko dira, ez hasieran.
- Prolepsi: gertaerak narratzen dira gertatu baino lehen.
Ekintza
Narrazioaren oinarrizko unitatea da. Narrazioaren elementu guztien interakzioaren ondorioa da.
Teoriko nagusiak
- Jean-Michel Adam
- Raphaël Baroni
- Umberto Eco
- Gérard Genette
- A.J. Greimas
- Philippe Hamon
- Vincent Jouve
- Tzvetan Todorov
Erreferentziak
- Terry Eagleton (1988): Una introducción a la teoría literaria. Mexiko: Fondo de Cultura Económica. 128.or.
Kanpo estekak
- (Frantsesez):Narratologia Gérard Genetteren ikuspuntutik.
- (Ingelesez):The International Society for the Study of Narrative.
- (Frantsesez):Cahiers de Narratologie.