Nariño (departamendua)
Nariño Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdearen hego-mendebaldean dagoena, Andeetako eskualdean. Ozeano Barearekin du muga iparralde eta mendebaldean, Caucako departamenduarekin ipar-ekialdean, Putumayorekin hego-ekialdean eta Carchi eta Esmeraldas Ekuadoreko probintziekin hegoaldean. 32.820 kilometro koadroko eremua du[1], eta 2016an 1.766.008 biztanle zituen[2]. Hiriburua Pasto da (383.846 biztanle 2005ean[3]).
Nariño departamendua | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Eskualdea | Andeetako eskualdea | ||
Hiriburua | Pasto | ||
ISO 3166-2 | CO-NAR | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 1°36′N 77°52′W | ||
![]() | |||
Azalera | 33.268 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.766.008 biztanle | ||
Urtea | 2016ko zenbatespena | ||
Dentsitatea | 53,1 bizt/km² | ||
http://nariño.gov.co/inicio/ |
64 udalerri ditu, 6 eskualdetan banatuta: Tumaco-Barbacoas, Obando (Ipiales), Juanambú (La Unión), La Cruz, Pasto eta Túquerres.
Izena
Departamenduaren izena Antonio Nariño Kolonbiako independentziaren aitzindariaren omenezkoa da.
Irudi galeria
- Bobo eta Curiaco ibaien elkargunea.
- Tumacoren ikuspegia.
- Las Lajaseko santutegia
Erreferentziak
- Statoids.com: Departments of Colombia, statoids.com
- «Censo General 2005 - Proyecciones nacionales y departamentales de población 2005-2020», dane.gov.co
- Pasto: 2005eko erroldaren emaitzak, dane.gov.co
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.