Narciso Yepes
Narciso Yepes[1] (berez, Narciso García Yepes) espainiar gitarra-jotzailea izan zen (Lorca, 1927ko azaroaren 14a - Murtzia, 1997ko maiatzaren 3a). Valentziako kontserbatorioan ikasi zuen Vicente Asensiorekin. 1947an, Ataúlfo Argentarekin eta Espainiako Orkestra Nazionalarekin egin zuen aurkezpena, J. Rodrigoren Concierto de Aranjuez obrarekin. 1950ean, interpretazio-ikasketak egin zituen Parisen Gieseking eta Enescorekin. Hamar hariko gitarra erabili zuen, eta mundu osoan eman zituen kontzertuak. 1952an Joko debekatuak filmerako idatzi zuen musika oso ezaguna egin zen. Musikagile askok idatzi zuten Yepesentzat; besteak beste, J. Rodrigo, E. Halffter, C. Halffter, Balada, Montsalvatge eta Ruiz Pipó musikagileek.
Narciso Yepes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Narciso García Yepes |
Jaiotza | Lorca, 1927ko azaroaren 14a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Murtzia, 1997ko maiatzaren 3a (69 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Nadia Boulanger |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, musikagilea, lauta-jotzailea, classical guitarist (en) eta soinu banda konpositorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Izengoitia(k) | Narciso Yepes |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | gitarra Lauta |
Diskoetxea | Deutsche Grammophon (en) |
narcisoyepes.org… | |
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Narciso Yepes |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.