Narciso Pascual Colomer

Narciso Pascual Colomer (Madril, 1808-Lisboa, 1870eko ekainaren 15a), arkitekto espainiar bat izan zen.

Narciso Pascual Colomer

Bizitza
JaiotzaValentzia, 1808
Herrialdea Espainia
HeriotzaLisboa, 1870eko ekainaren 9a (61/62 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Emilia Villanova y González de Colomer
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia

Biografia

Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasketak Valentzian egin ondoren, Madrilera joan zen. Espainiako hiriburuan, gorteko arkitekto bihurtu zen, Isabel II.a Espainiakoaren arkitektorik nabarmenena izatera iritsiz, eta, ondorioz, baita hiri osokoa ere. Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa zuzendu zuen lehen arkitektoa izan zela nabarmendu behar da, irakaskuntza lan hau, Madrilen eraikinak diseinatzeko lanarekin uztartuz, egoitza politiko bezala oso garrantzitsuak izan direnak eta oraindik ere hala direnak. Honi dagokionez, Espainiako Kongresuaren eraikina aipatu behar da (1842-1850), baita Vista Alegre jauregia edo Salamancako Markesaren jauregia (1845-1858), beste eraikin garrantzitsu batzuen artean. Beste alde batetik, beharrezkoa da arkitekto lanaz gain, eta honekin oso lotua dagoena, zaharberritzailearena ere bazuela, Madrilgo Unibertsitate Zentralerako proiektatu zuena nabarmenduz.

Baina, inongo zalantzarik gabe, bere lanik ezagun eta bereizgarriena, Espainiako Kongresuaren eraikina da, oinplano axial eta simetrikozko egituraduna, honen barruan, ekitaldien gela kokatua dagoelarik, ferra forman antolatua geratu zena eta gangak estalia, hau, Carlos Luis de Ribera y Feve margolariak apaindu zuelarik bere margoekin. Bere fatxada nagusi bikaina, hiru solairu eta hiru gorputzetan egituratua dago, hauen gainean, irtetzen den erdiko arkupe bat kokatua dagoelarik, hexastilo korintiar motakoa, hau, aldi berean, gai alegorikozko tinpanoa duen frontoi batek amaitzen duelarik, non Espainia pertsonifikatua agertzen den, jainkosa bat bezala eta konstituzioa eramanez.

Bere hirigile arloari dagokionez, berea da Madrilgo Errege Jauregiaren hurbileneko inguruaren antolamendua. Isabel II.a Espainiakoa erreginaren ekimenez, Orienteko Plazaren behin betiko trazatua diseinatu zuen, aipaturiko eraikinaren ekialdeko fatxadaren ondoan hedatzen dena. Jauregiaren hegoaldean kokatutako Plaza de la Armeríaren eta jauregiaren mendebaldean kokatuta dauden Campo del Moroko lorategien proiektuak ere, berak egin zituen.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.