Narcís Oller

Narcís Oller i Moragas (Valls, 1846ko abuztuaren 10a - Bartzelona, 1930eko uztailaren 26a) katalan idazlea izan zen.

Narcís Oller

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNarcís Oller i Moragas
JaiotzaValls, 1846ko abuztuaren 10a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona, 1930eko uztailaren 26a (83 urte)
Hobiratze lekuaPoblenou hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, autorea, eleberrigilea eta politikaria
Lan nabarmenak
InfluentziakHenry Wadsworth Longfellow, Honoré de Balzac, Lev Tolstoi, Johann Wolfgang von Goethe, Émile Zola eta Alphonse de Lamartine
Genero artistikoadramaturgia
eleberria

Find a Grave: 53710082 Edit the value on Wikidata

Kataluniako eleberrigile nagusietakoa da. Hasieran gazteleraz idatzi zuen, baina 1877ko Lore Jokoen ondoren katalanez idazten hasi zen. Eszeptizismoa erakutsi zuen bere lanetan, eta mugimendu naturalistaren alde agertu zen, baina bete-betean hartan sartu gabe, bere sentimentalismoa zela eta. Lan erromantikoak idatzi zituen, sentimentalak eta moralzaleak. Obra aipagarriak: Croquis del natural (1879), La papallona (1882), L´escanyapobres (1884), Vilaniu (1885), La febre d´or (1890-1892, 3 ale), Pilar Prim (1906), La bufetada (1884), La bogeria (1894), Memòries literàries (1962, hil ondoren argitaratua).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Narcís Oller Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.