Narciso Irureta Aburto
Narciso Irureta Aburto (Valdivia, 1924ko ekainaren 30a - Santiago, 2005eko abenduaren 26a ) abokatu eta politikari txiletarra izan zen, euskal jatorrizkoa. Eduardo Frei Ruiz-Tagle presidentearen Estatu ministroa izan zen.
Narciso Irureta Aburto | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1994ko martxoaren 11 - 1996ko irailaren 28a ← Germán Molina Valdivieso (en) - Claudio Hohmann (en) →
1969ko maiatzaren 15a - 1973ko irailaren 21a
1965eko maiatzaren 15a - 1969ko maiatzaren 15a | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Valdivia, 1924ko ekainaren 30a | ||||||
Herrialdea | Txile | ||||||
Heriotza | Santiago, 2005eko abenduaren 26a (81 urte) | ||||||
Heriotza modua | : gaixotasun kardiobaskularra | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Txileko Unibertsitatea Txileko Pontifize Unibertsitate Katolikoa | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||||
Lantokia(k) | Santiago | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Alderdi kristau-demokrata |
Bere eskola garaia amaitu ondoren, Unibertsitate Katolikoan sartu zen zuzenbidea ikastera, baina bi urte bakarrik eman zituen bertan, Txileko Unibertsitatera joan baitzen, non bere karrera amaitu eta abokatu titulua lortu zuen 1950ean.
Bizitza pertsonala
Narciso Irureta Irureta izeneko azkoitiar baten semea, bere anaiarekin batera Buenos Airesera joan zena. Hiriburuan bi urte eman ondoren, 1918an Txileko Valdivia hirira iritsi zen, non Edma Aburto y Valverderekin ezkondu zen, hau ere euskal jatorrikoa. Gaztetan, bere ikasketak Pishuincoko Eskola Publikoan hasi zituen, eta, ondoren, Salestar Institutuan eta Valdiviako Gizonen Lizeoan jarraitu zituen.