Narbaxa

Narbaxa[1] (gaztelaniaz Narvaja eta gaur egun ofizialki Narbaiza) Arabako iparraldean dagoen herria eta kontzejua da, Donemiliagako udalerrikoa eta Gipuzkoako mugan dagoena, Elgea eta Urkillako mendilerroen magalean. 594 metroko altueran kokatuta dago.

Narbaxa
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaDonemiliaga
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°55′N 2°25′W
Demografia

2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 96 pertsona bizi ziren bertan. 2015ean 105 biztanle ziren.

Barria Narbaxako kontzejuko beste herria da.

Mugakideak

Iparraldean Elgeako mendilerroa eta Urkillakoa, hegoaldean Zuhatzu Donemiliaga, ekialdean Arriola (Asparrena) eta mendebaldean Barria mugakide ditu.

Bestaldean Arantzazuko santutegia dauka, eta bertara iristeko Gaboño edo Artia (1.175 m) eta Keixtui-Gaña (1.132 m) tontorren artean dagoen igarobide zaharra gainditu behar da.

Demografia eta biztanleria

Bilakaera

Narbaxeko biztanleria
2000200120022003200420052006200720082015
8284878283869610396115

Herritar ezagunak

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
4Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)ZurbaoIlarratzaMataukuArbuluArgomaizVenta del PatioMendixurMaturaOzetaHermuaLarreaAxpuruBarria (bidegurutzea)Barria (aterpe)NarbaxaArriolaGordoaGalarreta

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
8bAgurain
Erdoña
Ozeta
Etxabarri UrtupiñaAudikanaEturaGebaraMendixurMaturaMarieta-LarrintzarElgeaHermuaLarreaAxpuruNarbaxaZuhatzolaDerediaDalloArrietaAgurain
Erdoña
Ozeta
9aAraia
Agurain
Erdoña
AmetzagaZalduondoGalarretaGordoaArriolaNarbaxaLuzuriagaZuhatzu DonemiliagaAraia
Agurain
Erdoña

Ondarea

  • San Esteban eliza antzinako gotorleku baten gainean eraikita dago XVI. mendearen erdialdean. Osagai pizkundetar, barroko eta neoklasikoekin egindako tenplua da, eta oihartzuna lortu zuen 1900ean Antonio Ortiz Echagüe margolariak "La misa de Narvaja"[4] koadroa egin ostean, elizaren eta eliztarren irudiekin pintatutakoa.
  • Lezeatarren Jauregia: Dirudienez bertan ospitale modukoa egon zen.
  • Apezetxea (1833), gaur egun landetxe bihurtuta.
  • Santa Marina, San Clemente, San Agustin eta Santa Cruzeko baselizak desagertuta daude baina herri honetan zeuden.

Buztingintza

Boie sendia, Frantzia aldetik etorritakoak, eltzegile ibili ziren herrian 1850 arte. Espainiako Gerra Zibilaren ostean, eta Narbaxako buztinola ia guztiak suntsituta gelditu eta gero, Elosutik iritsi zen Fructuoso Fernández de Larrinoa, bere semearekin batera "Alfarería Larrinoa y Garmendia" eltzeria sortu zutena, 1942 eta 1976 artean martxan egon zena. Beharbada hau izan da Euskal Herriko azken buztinola garrantzitsua. Bere pieza nabarmenen artean daude ardo pitxerrak eta gaztanbera ontziak, hauetako batzuk Navarreteko buztinoletan gorde direnak.

Ikus, gainera

Irudi galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.