Naram-Simen estela

Naram-Simen estela akadtar garaipen-estela da, K.a. 2390 aldean Sipparren eraiki zena, Sargonen biloba Naram-Simek Zagros mendietako lullubitarren aurka lortutako garaipena ospatzeko.

'Naram-Simen estela'
Jatorria
Sortzailea(k)ezezaguna
Sorrera-urteaK.a. 2350(e)ko hamarkada
IzenburuaVictory Stele of Naram-Sin
Ekoizpen lekuaSippar
KomisarioaNaram-Sim
Aurkikuntza lekuaSusa
KulturaAkkad period (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)hareharria
Dimentsioak200 (altuera) × 105 (zabalera) × 27 (lodiera) cm
Genero artistikoaAkkad period (en) Itzuli
Deskribapena
Kokapena
LekuaRoom 228 (en) Itzuli
Mesopotamia
BildumaDepartment of Near Eastern Antiquities of the Louvre (en) Itzuli
InbentarioaSb 4
JabeaFrantziar Estatua

Estela 1,05x2 metroko harlauza arrosa zuta da. Bertan, paisaia menditsu batean, Naram-Sim erregea ageri da, bere mendekoak eta etsaiak baino handiagoa, eta bi adardun kasko batekin koroatua; hori jainkoen ezaugarria izan ohi zen. Errege garaileak oinpean ditu etsaien gorpuak, beste bi hiltzen dituen bitartean; beste arerio batzuk amildegian behera erortzen ari dira. Akadtar soldaduek, beheragoko maila batetik, burua altxatzen dute, beren erregearenganako errespetua eta mirespena erakutsiz. Gaur egun, Parisko Louvre museoan dago.[1] Grabatu honetan, Putreen estelan agertzen direnen aldean, giza irudien liraintzea ikus daiteke.

Erreferentziak

  1. La Stèle du roi Narâm-Sîn. louvre.fr (Noiz kontsultatua: 2018-6-3).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.