Narón

Naron A Coruñako probintziako udalerria da, 2004an 34.404 biztanle zituena eta Ferroleko eskualdean kokatua dagoena. 7 parrokia ditu eta udalerriaren hiriburua Naronen bertan dago kokatuta. 7 parrokiak oso txikiak dira eta populazioaren laurdena baino ez da bizi euretan, beste guztia hiriburuan bizi delarik.


Narón
Galiziako udalerrien zerrenda
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaCoruñako probintzia
AlkateaMarián Ferreiro Díaz (en) Itzuli
Izen ofizialaNarón
Posta kodea15570
INEk ezarritako kodea15054
HerriburuaNarón (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak43°30′04″N 8°11′33″W
Map
Azalera66.91 km²
Altuera26 m
MugakideakNeda, San Sadurniño, Valdoviño eta Ferrol
Demografia
Biztanleria39.051 (2023)
113 (2022)
alt_left 20.176 (%51,7) (%48,4) 18.904 alt_right
Dentsitatea583,63 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaC
naron.es

Inguru naturala

Naronek 66 kilometro karratuko azalera dauka, eta Xuvia ibaiaren bokalaren inguruan hedatze da. Ozeano Atlantikoarekin egiten du muga eta honako udalerriekin: Ferrol, Neda, San Sadurniño eta Valdoviño. Kostaldeko gunea erliebe malkartsukoa da eta labarrez josia dago. Hegoaldeko gunea, Ferrolgo itsasadarraren barnean dago, eta bertan dago O Casalgo hondartza txikia.

Naroneko udalerriaren barnean Santa Maria la Mayorgo de O Valgo parrokia dago. Horrez gain, Espiñaredo eta A Lopesa dira aipagarri.

Banaketa Administratiboa

Naron zazpi parrokiek osatzen dute eta erdialdeko gune bat. Erdialdeko guneak honako auzoak ditu: Gándara, A Solaina, Outo do Castiñeiro, O Couto, Freixeiro, O Feal, Piñeiros, O Ponto eta Xuvia. Biztanle gehien biltzen dituztenak, Gándara, A Solaina, Outo do Castiñeiro eta Piñeirosko auzoak dira.

Demografia eta biztanleria

Narongo biztanleria etengabe hazi da XX. mendean zehar. Horrela 1900. urtean 8.333 biztanle zituen bitartean, gaur egun 34.404 biztanle dauzka (2004ko erroldaren arabera). Horrela, mendean zehar Galiziako biztanleria askorik aldatu ez den arren, argi ikusten da herri eta udalerri handienetan pilatu dela Galiziako biztanleria.

Biztanleriaren hazkundea bereziki handia izan zen Espainiako Gerra Zibilaren aurretik, eta 1950eko hamarkadatik aurrera.

Ikus, gainera

  • Coruñako udalerrien zerrenda

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.