Napoliko lau egunak
Napoliko Lau Egunak (italieraz: Le Quattro Giornate di Napoli) 1943ko irailaren 27tik 30era arte Bigarren Mundu Gerran izan zen matxinada bat izan zen, Napoli hirian, Italiako Erresuman, nazi-faxisten okupaziotik askatzea lortu zuena. Napoli izan zen, Europako hiri handien artean, nazien okupazioaren aurka arrakastaz matxinatu zen lehena. Matxinadak eragotzi zien alemanei Hitlerrrek agindutako erretiratzea baino lehen Schöll koronelak antolatutako deportazio masiborako plana eta hiria suntsitzea.
Napoliko lau egunak | ||
---|---|---|
Mota | matxinada | |
Honen parte da | Italian campaign (en) | |
Data | 1943ko irailaren 30a | |
Kokaleku | Napoli | |
Herrialdea | Italia | |
Gertakizunak
Irailaren 28an italiar marinel batzuk fusilatu ondoren Napolin, herria matxinatu zen. Lau egunetan okupatzaileak garaitu zituzten eta aliatuak iritsi aurretik alemaniar tropak hiritik ihes egitea eragin zuen. Gatazka bereziki gogorra Vomero auzoan izan ziren. Matxinadak sorpresaz harrapatu zituen alemaniarrak, eta aliatuei bidea ireki zien frontean. Gainera, Italiako erresistentzia partisanoaren oinarriak ezarri zituen.
Aliatuen helduera
1943ko urriaren 1an, Aliatuak Napoles hirian sartu ziren, Italian. Ez zuten tiro bakar bat ere bota behar izan, paseo militar bat izan zen. Hiriak bere burua askatua zuen. Okupatzaile alemaniarren gehiegikerien aurrean, lau egun lehenago, nazi eta faxisten aurkako herri altxamendua hasi zen, lehenengoa Europako hiri handi batean. [1]
Gertaera horiengatik, herritarren sakrifizioengatik eta Erresistentzia antifaxistako jarduerengatik, hiriari balio militarraren urrezko domina eman zioten.
Gertakizunak zineman
Hiru filmetan jaso egin dira Le Quattro Giornate di Napolietan gertatutakoa:
Bibliografía
- Aragno, Giuseppe, Le Quattro Giornate di Napoli - Storie di Antifascisti. Nápoles: Edizioni Intra Moenia, 2017, ISBN 9788874212033