Naomi Shemer
Naomi Shemer (hebreeraz: נעמי שמר, Kvutzat Kinneret, 1930eko uztailaren 13a - Tel Aviv, 2004ko uztailaren 26a) [1] Israelgo musikari eta kantautore bereziki inportantea izan zen; "Israelgo kantu eta poesiaren lehen dama", esan izan zioten[2][3]. Bere abesti ezagunena, "Yerushlayim Shel Zahav" ("Jerusalem Urrezkoa") 1967koa, Israelgo bigarren ereserki ofiziosoa bihurtu zen Sei Eguneko Gerra irabazi ondoren, Israelgo estatuak Jerusalem osoa konkistatu zuenean. Kantu hori euskarazko Pello Joxepe kantuan oinarritua zegoela onartu zuen hi aurretik Shemerrek, Paco Ibañezi entzun zion doinua moldatu baitzuen.
Naomi Shemer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kvutzat Kinneret (en) , 1930eko uztailaren 13a |
Herrialdea | Palestina |
Heriotza | Tel Aviv Sourasky Medical Center (en) , 2004ko ekainaren 26a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Kinneret Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mordechai Horowitz (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Jerusalem Academy of Music and Dance (en) : musika |
Hizkuntzak | hebreera |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, abeslaria eta kantugilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | music of Israel (en) |
Musika instrumentua | ahotsa pianoa |
naomi-shemer.co.il | |
|
Biografia
Naomi Sapir jaio zen Kvutzat Kinneret izeneko kibbutz batean, bere gurasoek beste judu batzuekin fundatutakoa, Galileako Itsasoaren ertzean. Shemer deitura ezkontzan eskuratu zuen, senarrarengandik. 1950ean sartu Israelgo Defentsa Indarretan, Nahal izeneko isilaldi taldean, eta gero musika ikasketak egin zituen Jerusalemen eta Tel Aviven.
2004an hil zen minbiziak jota, eta hil aurretik, lagun bati idatzi zion ordura arte ukatu zuena aitortzeko: guztiz bera izan barik, Jerusalem Urrezkoa bazela Paco Ibañezi hartutako Pello Joxepe kantu eta doinuaren egokitzapen bat. Lagun horrek eta Shemerren familiak erabaki zuten aitortza publiko egitea. Nahiz eta antzekotasuna garbia izan, Paco Ibáñezek aipatu zuenez, Shemerrek ez zuen bere burua erruduntzat hartu behar.[4]
Erreferentziak
- .
- .
- .
- Naomi Shemerrek ez du gaizki sentitu behar, dio euskal abeslariak, (Ingelesez), Haaretz, 06/05/2005.
Kanpo estekak
Artikulu hau Israelgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |