Nantes

Nantes (bretoieraz Naoned, galoz Naunnt) Frantziako mendebaldeko hiria da, Loirerria eskualdeko eta Loira Atlantikoa departamenduko hiriburua. Bretainiako Bro Naoned lurralde historikoaren hiriburua da, eta askok Britainia guztiko hiriburua ere kontsideratzen dute. 2013ko erroldaren arabera 292.718 biztanle ditu (4.327 biz./km2), Frantziako seigarren hiri populatuena da beraz.

Nantes
Nantes
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Loirerria
DepartamenduaLoira Atlantikoa
AlkateaJohanna Rolland (en) Itzuli
Izen ofizialaNantes
Jatorrizko izenaNantes
Posta kodea44000, 44100, 44200 eta 44300
Geografia
Koordenatuak47°13′02″N 1°33′14″W
Map
Azalera65.19 km²
Altuera12 m eta 52 m
MugakideakRezé, Saint-Sébastien-sur-Loire, Orvault, La Chapelle-sur-Erdre, Carquefou, Sainte-Luce-sur-Loire, Basse-Goulaine, Vertou, Bouguenais, Saint-Herblain eta Treillières
Demografia
Biztanleria323.204 (2021eko urtarrilaren 1a)
2.472 (2020)
alt_left 161.622 (%50) (%45,7) 147.724 alt_right
Dentsitatea4.957,88 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakBahía Blanca, Agadir, Saarbrücken, Jacksonville, Cardiff, Seattle, Cochabamba, Niigata, Recife, Durban, Dschang (en) Itzuli, Cluj-Napoca, Jeriko, Desdunes (en) Itzuli, Pétion-Ville (en) Itzuli, Chimbote, Tbilisi eta Rio de Janeiro
metropole.nantes.fr

Geografia

Loira ibaiaren ertzetan kokaturik dago, Erdre ibaiarekin bat egiten duen puntuan, Atlantiar Ozeanotik 55 kilometro barrura. Loira ibaiak hainbat uharte sortzen zituen baina XX mendean hainbat erreka lehortu eta gainean eraiki zen hiria. Nantesko uhartea erdian gelditu da.

Klima

    Datu klimatikoak (Nantes, Loire-Atlantique, France)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.2 21.4 23.8 28.3 32.7 36.8 40.3 39.2 34.3 30.2 21.1 18.4 40.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.0 9.9 13.0 15.5 19.2 22.7 24.8 25.0 22.1 17.5 12.4 9.3 16.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 6.1 6.4 8.9 11 14.6 17.7 19.6 19.6 17 13.5 9.1 6.4 12.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.1 2.9 4.8 6.4 9.9 12.6 14.4 14.2 11.9 9.4 5.7 3.4 8.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -13.0 -15.6 -9.6 -2.8 -1.5 3.8 5.8 5.6 2.8 -3.3 -6.8 -10.8 -15.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 86.4 69.0 60.9 61.4 66.2 43.4 45.9 44.1 62.9 92.8 89.7 96.8 819.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.3 10.0 10.1 10.1 10.9 7.2 6.9 6.6 8.0 11.8 12.2 13.0 119.1
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.2 1.3 0.8 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.4 1.1 5.1
Eguzki orduak 73.2 97.3 141.3 169.8 189.0 206.5 213.7 226.8 193.8 118.2 85.8 76.1 1791.3
Hezetasuna (%) 88 84 80 77 78 76 75 76 80 86 88 89 81.4
Iturria (1): Meteo France[1][2]
Iturria (2): Infoclimat.fr (humidity, snowy days 1961–1990)[3]

Historia

Sorrera

Namnetes leinu galiarrak herri bat sortu zuten. K.a. 56 urtean erromatarrek konkistatu zuten eta Condevincum izena eman zioten baina III mendean Portus Namnetum izen berria jaso zuen. Garai horretan harresi bat eraiki zuen saxoien balizko inbasioei aurre egiteko. IV mendean kristautasuna iritsi zen.

Erdi Aroa

Erromatarren Inperioa erortzerakoan hiria Klovis I.a errege frankoaren kontrolpean gelditu zen. Hurrengo mendeetan bretoiek Armorika eskuratzeko garrantzizkoa izan zen eta Karlomagnoren garaian "Bretainiako markaren" hiriburu bihurtu zen.

Hurrengo mendeetan Bretainiako hiri nagusia izaten jarraitu zuen, Rennesekin batera. Bien arteko lehiak gogorra sortu zen eta 1551. urtean Britainiako legebiltzarra osatzea erabaki zenean Rennesen finkatu zuten legebiltzarraren egoitza. Aurrez, 1532an Frantzia eta Bretainiaren arteko lotura gertatu zen eta hiriak garapen ekonomiko handia izan zuen, mende bakarrean populazioa bikoizteraino. Nantesko kaiak ere zeresan handia izan zuen garapen ekonomiko honetan, 2.000 itsasontzik ardoa esportatu eta gatza eta bakailoa inportatzen baitzuten.

Nantesko ediktua

Sakontzeko, irakurri: «Nantesko ediktua»

1598ko apirilaren 13an, Henrike III.a Nafarroakoa Frantziako erregeak erlijio-gerrak eteteko asmoz zabaldu zuen agindu-multzoa. Ediktu horretan, gainerako herritarrek zituzten eskubide berberak ezagutzen zitzaizkien higanotei, haien erlijioaren arabera jokatzeko askatasuna eta politika-karguetarako hautatuak izateko edo epaile-lanetan aritzeko eskubidea. Ehun bat hiri uzten zitzaizkien, gainera, babeslekua izan zezaten. Ediktu hori indarrik gabe utzi zuen 1685ean Luis XIV.ak, eta higanotek erlijio katolikoa onetsi edo atzerrira (200.000) joan behar izan zuten.

XVIII eta XIX mendeak

XVIII mendean esklaboen trafikoarekin hasi zen eta Nantesen ekonomiak loraldi berria ezagutu zuen. Jarduera hau 1818an legezkanpokoa bihurtu bazen ere aurrera jarraitu zuen, hurrengo 13 urtetan 305 espedizio antolatu baitziren. 1851 urtean trenbidea iritsi zen eta honek industrializazioa karri zuen Nantesera.

XX mendea

1940 urtean alemaniarrek hiria okupatu zuten. 1943an amerikarrek bonbakatu zuten eta 1500 pertsona hil zituzten erasoetan. 1944an beraiek izan ziren hiria askatu zutenak.

1970 hamarkadan Nantesko kaia itsasaldera eraman zuten, Saint-Nazaire hirira eta hurrengo 20 urteetan Nantes zerbitzuen hiri bilakatu zen. 2003an "Frantziako hiri berdeena" aukeratu zuten eta 2004an "Europako hiri bizigarriena" izendatu zuen Time aldizkariak.

Auzoak

Auzoa Zbk Biztanleria Mapa
Centre-ville Nantes 1
25.621
Bellevue-Chantenay Nantes 2
24.163
Dervallières-Zola Nantes 3
33.567
Hauts-Pavés-Saint-Félix Nantes 4
32.216
Malakoff-Saint-Donatien Nantes 5
31.635
Île de Nantes Nantes 6
13.110
Breil-Barberie Nantes 7
22.292
Nantes Nord Nantes 8
23.696
Nantes Erdre Nantes 9
24.146
Doulon-Bottière Nantes 10
29.475
Nantes-Sud Nantes 11
10.422
Iturriak : INSEE[4] 2003an guztira 270.343 biztanle

Ekonomia

Administrazio autonomoko portua da. Hidrokarburoak, petrolio findugabea eta findua, sufrea, porlana, banana, azukrea eta lantzeko zura sartzen dira, batez ere. Portuko merkataritzarekin oso lotua dago hango industria. Industrian, metalurgiak eta ontzigintzak dute garrantzirik handiena. Batez ere, trenetako eta hegazkinetako piezak, ontzietako eta nekazaritzako makinak, etxe-barruko elektrizitate-tresnak eta diesel motorrak egiten dira, metalurgian; elikagai-industrian, arrain-kontserbak eta azukre-finketa egiten da.

Hezkuntza

  • Audencia Business School
  • e-artsup
  • École pour l'informatique et les nouvelles technologies
  • ISEG Marketing & Communication School
  • ISEFAC Bachelor

Kirolak

Ondasun nabarmenak

Hiri senidetuak

Pertsonaia ezagunak

Ikus, gainera

  • Frantziako hiri nagusien zerrenda

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.