Nanopartikula

Nanopartikula bat partikula mikroskopiko bat da, gehienera jota  100 nm neurrikoa. Zientzia arloan nanopartikulei buruzko ikerketa ugari egin dituzte, balizko aplikazio ugari dituztelako besteak beste, biomedikuntzan, optikan, elektronikan, eta nekazaritzan[1]. Partikulak beraien diametroaren arabera[2] sailkatuak dira. 

Mikroskopio elektronikoarekin ateratako silize mesoporosaren irudiak (a, b, eta c), prestatutako diametro hauekin: (a) 20nm, (b) 45nm, eta (c) 80nm. (d) irudia (b) irudiaren handipena da eta laukitxoak silize mesoporasaren partikulen handitutako irudiak dira.

Definizioa

Partikula ultrafinak eta nanopartikula hitzak sinonimoak dira. 1970-80 urteetan, Ameriketako Estatu batuetako (Grangvist eta Buhrman-ek)[3]eta Japonian (ERATO proiektuak)[4] "nanopartikulei" buruzko lehen ikerketa bat egin zuten. Partikula ultrafinak zeritzoten baina1990eko hamarkadan "nanopartikula" hitza modan jarri zen. 

Aurrekariak

Oro har nanopartikulak zientzia modernoaren aurkikuntza modura jotzen dira baina izatez historia luzeagoa dute. Nanopartikulak IX mendean Mesopotoamiako artisauek erabiltzen zituzten, zeramikako gauzakiei distiratsu itxura emateko.[5][6]

Garai hartan, Erdi Aroan eta Errenazimentuan, zeramikak burdin urre edo kobre distira ohi zuten. Distira hau geruza metaliko batek sortzen du eta gaur egun ere ikusgarri dago eguratseko oxidazioa eta bestelako higadurari eutsi egin baldin badie.[5][6]

Aurkikuntza

 Silizio hautsa.

Berriki argia eta beroaren bidez tumoreak suntsitzeko nanopartikula mota bat garatu egin da. Horrez gain, organikoa eta biodegradagarria da.

Aurkikuntza hau Ontario-ko (KanadaPrincess Margaret Ospital-eko ikertzaileek aurkitu dute, baita beste herrialde batzuetako erakundeetako hainbat talde. Gang Zheng izan da lan honen kordinatzaile nagusia eta ikerketaren emaitzak  Nature Materials[7] aldizkarian argitaratuak izan dira.


Propietateak

1 mm3 neurriko 1 kilo partikulek duten azalera eta 1 nm3 neurriko 1 mg-k duten azalera berdina da.

Nanopartikulak zientzia arloan ikusmira handia sortu dute, izan ere, solteko material eta egitura molekularren arteko zubia osatzen dute. Solteko material batek bere ezaugarri fisikoak konstante mantendu behar ditu, bere tamaina kontutan izan gabe. Baina material bat nano eskalara hurbildu ahala, bere ezaugarriak aldatu egingo dira baita  bere azaleko atomo portzentaia esanguratsua bihurtu ahala. Mikrometro bat baino luzeago diren solteko materialen geruzako atomo portzentaia hutsala da solteko materialaren atomo kopuruarekin alderatuta. Nanopartikulen ezaugarri interesgarri eta batzuetan ezustezkoenak, materialaren azalera luzeagatik da.

Nanopartikula erdieroalea (quantum dot) (tamaina~5nm)


Erreferentziak

  1. C. Lárez-Velásquez; S. Koteich-Khatib; F. López-González, Ed. (2015).
  2. Module 3: Characteristics of Particles – Particle Size Categories. epa.gov
  3. Granqvist, C. G. (1976-01-01).
  4. Hayashi, C.; Uyeda, R and Tasaki, A. (1997).
  5. Reiss, Gunter; Hutten, Andreas (2010).
  6. Khan, Firdos Alam (2012).
  7. Zheng, Gang; et al. (20 marzo 2001).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.